6.000 euroko hiru sari utzi ditu Gabonetako Loteriak Errenterian
Gabonetako Loteriako bosgarren sariko hiru txartel (08.128 zenbakikoak) saldu dituzte Errenteria-Oreretan, bi tokitan: Diputazio plazan dagoen establezimenduan eta Kapitain-Enean dagoenean. Iztietako dendan 172 serieko bi frakzio saldu dituzte: 3 eta 7...
Gabonetako Loteriako bosgarren sariko hiru txartel (08.128 zenbakikoak) saldu dituzte Errenteria-Oreretan, bi tokitan: Diputazio plazan dagoen establezimenduan eta Kapitain-Enean dagoenean. Iztietako dendan 172 serieko bi frakzio saldu dituzte: 3 eta 7. Erdialdekoan, berriz, 177 serieko 8 frakzioa saldu dute. Zenbaki horien jabeek 6.000 euroko sari bana lortu dute.

