Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

2012ko aurrekontua onartu dute EAJren eta PPren aldeko botoekin

«Krisiak markatu du», alkatearen arabera, 2012ko Hondarribiko udal aurrekontua, eta guztira, hamazazpi milioi euroko aurrekontua izango du Hondarribiko Udalak datorren urterako. Hala onartu zuten astearte arratsaldean sei ordu iraun zuen bilkuran. Aurrekontuaren proposamenak EAJ eta PPren aldeko botoa jaso zuen, Bildu kontra azaldu zen, eta Hamaikabat eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Hala, aurrekontua 17.672.655 eurokoa izango da, eta kopuru honi 2012ko apirila aldera egingo den kredituen modifikazioan beste 4.425.000 euro batu beharko zaizkio. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, ondorengoa azaldu zuen astearteko Udalbatzan: «Kontuan hartu behar dugu zein testuingurutan egiten eta prestatzen ditugun aurrekontu hauek. Atzeraldi ekonomiko handia dago, eta izango ditugun diru sarrerak 2004 urtekoaren parekoak dira, baina gastuak 2012 urteari dagozkionak. Desoreka handia dago diru sarreren eta gastuen artean, eta horren eraginez orain arte egindakoa berraztertu eta hemendik aurrera egin beharrekoa ondo pentsatu behar dugu. Udalaren finantza egoera udal kudeaketaren eredu argiaren ondorioa da. Duguna baino gehiago ez gastatzea». Aurrekontuaren gaineko xehetasun gehiago eman zituen alkateak: «Aurreko urteetan udalak 38,5 milioi euro inbertitu ditu, etxea zorpetu gabe. Eta 2012. urtean inbertitzen jarraituko dugu, 6.600.000 eurorekin. Gainera, kontuan izan behar dugu 2012an aurreko aurrekontuko proiektu eta obrak ditugula, eta orain gauzatu egin behar ditugula. 2012an Donostia kaleko aparkalekuaren proiektua zehaztu [...]

admin
Hondarribia
2011/12/22

«Krisiak markatu du», alkatearen arabera, 2012ko Hondarribiko udal aurrekontua, eta guztira, hamazazpi milioi euroko aurrekontua izango du Hondarribiko Udalak datorren urterako. Hala onartu zuten astearte arratsaldean sei ordu iraun zuen bilkuran. Aurrekontuaren proposamenak EAJ eta PPren aldeko botoa jaso zuen, Bildu kontra azaldu zen, eta Hamaikabat eta PSE-EE abstenitu egin ziren.

Hala, aurrekontua 17.672.655 eurokoa izango da, eta kopuru honi 2012ko apirila aldera egingo den kredituen modifikazioan beste 4.425.000 euro batu beharko zaizkio. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, ondorengoa azaldu zuen astearteko Udalbatzan: «Kontuan hartu behar dugu zein testuingurutan egiten eta prestatzen ditugun aurrekontu hauek. Atzeraldi ekonomiko handia dago, eta izango ditugun diru sarrerak 2004 urtekoaren parekoak dira, baina gastuak 2012 urteari dagozkionak. Desoreka handia dago diru sarreren eta gastuen artean, eta horren eraginez orain arte egindakoa berraztertu eta hemendik aurrera egin beharrekoa ondo pentsatu behar dugu. Udalaren finantza egoera udal kudeaketaren eredu argiaren ondorioa da. Duguna baino gehiago ez gastatzea».

Aurrekontuaren gaineko xehetasun gehiago eman zituen alkateak: «Aurreko urteetan udalak 38,5 milioi euro inbertitu ditu, etxea zorpetu gabe. Eta 2012. urtean inbertitzen jarraituko dugu, 6.600.000 eurorekin. Gainera, kontuan izan behar dugu 2012an aurreko aurrekontuko proiektu eta obrak ditugula, eta orain gauzatu egin behar ditugula. 2012an Donostia kaleko aparkalekuaren proiektua zehaztu egingo da, eta bada garaia herriak hilerrian bertan tanatorio bat izateko. Gainera, Udal Liburutegia berritu eta handitu egin behar da», gehitu zuen Kerejetak.

73 emendakin
Aitor Kerejeta alkateak aurrekontuei buruz egindako azalpenaren ondoren, Bilduk aurrekontuei aurkeztutako osoko emendakina bozkatu zen; EAJk eta PPk aurka bozkatu zuten, eta PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin ziren. Ondoren, PSE-EEk aurkeztutako hamabi emendakin partzialak, Bilduk aurkeztutako 59ak eta Hamaikabatek aurkeztutako biak bozkatu zituzten.

Aurkeztutako emendakin guztietatik dozena bat onartu ziren, guztira 109.700 eurokoak, eta horietatik aipagarrienak 30.000 euro komun publikoak sortzeko dira; beste 12.000 euro Jaizkibeleko altxorrak azaltzen dituen argitalpen bat egiteko; 12.000 enpleguaren akordio baterako; 10.000 euro Bela Eskolarako; 10.000 euro laguntza behar duten familientzat, eta 1.500 euro auzo elkarteentzat.

Gizarte zerbitzuak
Hondarribiko Bildu kexu azaldu zen beste behin: «Udalaren parte izan nahi dugu, eta batzordeak maiztasun handiagoarekin egitea eskatzen dugu. Ideiak baditugu, baina ez ditugu non aurkeztu». Informazio eta erantzunak «berandu» edo iristen ez zaizkiela salatu zuten, eta hortaz, aurrekontuen aurkako botoa eman zuen.

Hala, 50 emendakinetik gora aurkeztu zituzten astearteko udalbatzan Bilduko kideek, 59 hain zuzen ere. «23 milioi eurotik hamazazpi milioitara jaisten diren aurrekontuetan, gizarte ekintzei, kulturari eta euskarari, besteak beste, gehiegizko beherakadak egin zaizkie. Gainera, udalaz kanpoko enpresen eskuetan uzten diren eginbeharrak 500.000 euro baino gehiagoko igoera dute», azaldu zuen Ibai Labaienek, Bilduko ordezkariak.

Horrela, Bilduk, Eudelek eta aldundiak emandako aholkuei jarraituz, igoerak eskatu zituen: «Ez dugu uste udalaren zailtasunak ere gutxien dutenek ordaindu behar dituztenik. Gizarte zerbitzuetatik kendu beharrean, bada nondik kendu», argitu zuen Labaienek.

Aurkeztutako 73 emendakinetatik dozena bat onartu zituzten.

Aurkeztutako 73 emendakinetatik dozena bat onartu zituzten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.