15 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalbatzak
Gobernu taldeko zinegotzien aldeko botoekin atera da aurrera kontuen proposamena 2012ko udal aurrekontuak onartu zituen Udalbatzak herenegun arratseko udalbatzarrean, behin-behinean. 15.510.000 euroko aurrekontua da onartu dena. Gobernu taldearen aldeko botoekin atera ziren aurrera, eta EAJ abstenitu egin zen «guk egindako bi proposamen garrantzitsu ez direlako aintzat hartu». Hamaikabateko zinegotzia ez zegoen udalbatzarrean. EAJko Mikel Idiazabalen ustez, Atez Ateko Informazio Bulegoari «diru gehiegi emango zaio», eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzari laguntza «gehiegi jaitsi» zaio. Aiora Perez de San Roman alkateak erantzun zion Idiazabali: «Orokorrean milioi bat euro gutxiago dugu, beraz, aurrekontuak egokitu behar ditugu, nahitaez». Atez ateko Informazio Bulegoan bi langile «beharrezkoak» direla azaldu zuen alkateak: «Garbitaniak eskaintzen duen zerbitzua egokia da. Beharrei erantzuteko ezinbestekoa dira bi langile». Pello Aramendi Gizarte eta Ongizate zinegotziak, berriz, Petra Lekuonarekin uztailetik «kudeaketa eredu berria egiteko hitzarmena» lantzen ari direla azaldu zuen. Gainera, zaharren egoitzako egoiliar kopurua murriztu denez, mantenu gastua ere murriztu dela azaldu zuen gobernu taldeak: «Herriarentzako patrimonio garrantzitsua da eta neurriko tratua jasoko du». Zergen ordenantzak ere onartu ziren. Etxebizitzen ordenantza Era berean, herenegun, etxebizitza handiak zatitzeko udal ordenantzari ere hasierako onarpena eman zitzaion. Oraindik, hiru hilabetez jendaurrean egongo da eta gutxienez bi Hirigintza Batzordetan landuko da gaia. «Etxebizitza eskuratzea arazo handia [...]
Gobernu taldeko zinegotzien aldeko botoekin atera da aurrera kontuen proposamena
2012ko udal aurrekontuak onartu zituen Udalbatzak herenegun arratseko udalbatzarrean, behin-behinean. 15.510.000 euroko aurrekontua da onartu dena. Gobernu taldearen aldeko botoekin atera ziren aurrera, eta EAJ abstenitu egin zen «guk egindako bi proposamen garrantzitsu ez direlako aintzat hartu». Hamaikabateko zinegotzia ez zegoen udalbatzarrean.
EAJko Mikel Idiazabalen ustez, Atez Ateko Informazio Bulegoari «diru gehiegi emango zaio», eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzari laguntza «gehiegi jaitsi» zaio.
Aiora Perez de San Roman alkateak erantzun zion Idiazabali: «Orokorrean milioi bat euro gutxiago dugu, beraz, aurrekontuak egokitu behar ditugu, nahitaez». Atez ateko Informazio Bulegoan bi langile «beharrezkoak» direla azaldu zuen alkateak: «Garbitaniak eskaintzen duen zerbitzua egokia da. Beharrei erantzuteko ezinbestekoa dira bi langile». Pello Aramendi Gizarte eta Ongizate zinegotziak, berriz, Petra Lekuonarekin uztailetik «kudeaketa eredu berria egiteko hitzarmena» lantzen ari direla azaldu zuen. Gainera, zaharren egoitzako egoiliar kopurua murriztu denez, mantenu gastua ere murriztu dela azaldu zuen gobernu taldeak: «Herriarentzako patrimonio garrantzitsua da eta neurriko tratua jasoko du».
Zergen ordenantzak ere onartu ziren.
Etxebizitzen ordenantza
Era berean, herenegun, etxebizitza handiak zatitzeko udal ordenantzari ere hasierako onarpena eman zitzaion. Oraindik, hiru hilabetez jendaurrean egongo da eta gutxienez bi Hirigintza Batzordetan landuko da gaia.
«Etxebizitza eskuratzea arazo handia da, beraz, dauden eraikinak optimizatzea da gure xedea, etxeak gehitzeko», esan zuen gobernu taldeak. Horretarako, baldintzak eta araudia jarriko ditu udal ordenantzak. Ordenantza aurrera atera zen, gobernu taldearen aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin zen, ordenantza guztia ez duelako ikusi.
Azaroan protokolo gasturik ez zuen izan Alkatetzak.

