Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

San Tomas Batzordea: “Elkarlanaren emaitza izango da biharko azoka”

Inoiz baino herritar gehiago aritu da azokaren eta San Tomas Egunaren prestaketa lanetan. Horregatik, argi du San Tomas Batzordeak biharkoa “elkarlanaren emaitza” izango dela. Gogoeta horrekin aurkeztu zuen joan den larunbatean San Tomas Batzordeak udalerrian erreferente bihurtu den eguna. Hala, biharkoa,  azken urteotako azokarik “ikusgarriena” izango dela esateko zalantzarik ez zuen izan, gainera. Norbanako boluntarioak, txosna batzordea, Xenpelar AEK Euskaltegia eta Errenteriako Udala aritu dira buru-belarri antolaketa lanetan, eta lortutako  elkarlan esparruaz “harro” azaldu dira batzordeko kideak: “Zinez uste dugu herrigintzarako bidea horixe dela”. Horrekin batera, batzordeak urratutako bidea “eredu” izan daitekeela nabarmendu du, “herrigintzan eta jaien antolakuntzan elkarlanean aritu daitekeela adierazteko”. Hogei baserritar eta artisau Goizeko hamarretan zabalduko dute azoka, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, hogei baserritar eta artisautik gora izango dira produktuak erakutsi eta saltzen. Besteak beste, hestebeteak, euskal pastelak, gaztak, turroiak, Tolosako babarrunak, lore eta landareak, barazkiak, xaboiak, larrua, zilarra, lurrinak, zura, ardoa, olioa eta ukenduak erosterik izango dute azokara bertaratzen direnek. Horrekin batera zazpi txistorra postu jarriko dituzte parte hartuko duten taldeek Herriko Plazan, Zumardi Txikian eta Biteri kalean: Koldo Mitxelenak, Oiartzok, Ereintzak, Gaztelanek, Sputnikek, Telleri konpartsak eta Touringek, hain zuzen ere. San Tomas Batzordeak ere jarriko du kantina, eta azken hori, Zumardian bertan egongo da. Urtero [...]

admin
Bidasoa
2011/12/20

San Tomas azoka aurkeztu du batzordeakInoiz baino herritar gehiago aritu da azokaren eta San Tomas Egunaren prestaketa lanetan. Horregatik, argi du San Tomas Batzordeak biharkoa “elkarlanaren emaitza” izango dela. Gogoeta horrekin aurkeztu zuen joan den larunbatean San Tomas Batzordeak udalerrian erreferente bihurtu den eguna. Hala, biharkoa,  azken urteotako azokarik “ikusgarriena” izango dela esateko zalantzarik ez zuen izan, gainera.

Norbanako boluntarioak, txosna batzordea, Xenpelar AEK Euskaltegia eta Errenteriako Udala aritu dira buru-belarri antolaketa lanetan, eta lortutako  elkarlan esparruaz “harro” azaldu dira batzordeko kideak: “Zinez uste dugu herrigintzarako bidea horixe dela”. Horrekin batera, batzordeak urratutako bidea “eredu” izan daitekeela nabarmendu du, “herrigintzan eta jaien antolakuntzan elkarlanean aritu daitekeela adierazteko”.

Hogei baserritar eta artisau
Goizeko hamarretan zabalduko dute azoka, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, hogei baserritar eta artisautik gora izango dira produktuak erakutsi eta saltzen. Besteak beste, hestebeteak, euskal pastelak, gaztak, turroiak, Tolosako babarrunak, lore eta landareak, barazkiak, xaboiak, larrua, zilarra, lurrinak, zura, ardoa, olioa eta ukenduak erosterik izango dute azokara bertaratzen direnek.

Horrekin batera zazpi txistorra postu jarriko dituzte parte hartuko duten taldeek Herriko Plazan, Zumardi Txikian eta Biteri kalean: Koldo Mitxelenak, Oiartzok, Ereintzak, Gaztelanek, Sputnikek, Telleri konpartsak eta Touringek, hain zuzen ere. San Tomas Batzordeak ere jarriko du kantina, eta azken hori, Zumardian bertan egongo da.

Urtero moduan, animaliak ere izango dira azokan txikienentzako gozagarri. Hala, Agirre Lehendakariaren plazan oiloak, kapoiak, ahuntzak, untxiak, ardiak, indioilarrak eta akuaiak izango dira, besteak beste.

Egitaraua
Ikusi eta jatekoekin batera, egitarau oparoa antolatu du San Tomas Batzordeak biharko. Goizez, txistulariak ibiliko dira herriko kaleetan, eta Zumardian pregoia irakurri ostean, bertsolariek hartuko dute txanda oholtzaren gainean. 13:00etan, berriz, herri kirolen txanda helduko da. Ernesto Ezpeleta Bihurri-k herri kirolen erakustaldia egingo du. Arratsaldean, berriz, dultzaineroek, mutxiko dantzaldiak eta trikitilariek girotuko dituzte bazterrak.

San Tomas eguneko protagonistak ere ez du hutsik egingo. Aurtengoan, Palote izena jarri diote txerriari: “Batzordekide baten izena jarriko geniola adostu genuen, egindako lanaren aitortza egiteko”.

Egunean bertan zozkatuko duten saskiaren irabazlea eta salmenta eta txistorra postu ederrena aukeratuta amaituko da San Tomas Azoka 19:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.