Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

PSE-EEk ez ditu 2012ko aurrekontuak babestuko gaurko udalbatzarrean

2012ko aurrekontuak behin-behinean onartzea ala ez izango da gaur arratsaldeko udalbatzarreko punturik garrantzitsuena. Orduan jakin ahal izango da noren babesa izango duten udal kontuek. Baina PSE-EEk aurreratu du, azken orduko aldaketarik ezean, ez dituela babestuko. Edukiari dagokionez, “Errenteriako familia askok duten arazo nagusiena” ez dutela kontuan hartu iritzi dio PSE-EEk: “Langabezia”. Herriko tasa %14,7ra igo dela gogorarazi du, eta horregatik garrantzitsua dela 2012an bitarteko gehiago bideratzea enplegu planetara. Haatik, gobernu taldeak kontu saila %95 murriztu duela azaldu du. PSE-EEk, ordea, enplegu eta formakuntza plan bat gauzatzeko 195.000 euro bideratzeko zuzenketa bat aurkeztu du. Ados agertu da euskara, berdintasuna eta ingurumenaren sustapenerako politikekin, baina era berean, adierazi du horrek ezin dituela enplegu planak, etxebizitzarako laguntzak, hiri mantenurako baliabideak edo mugikortasun planak alde batera utzi. Bestetik, EAJ eta PPrekin akordioetara iritsi nahi izan duela jakinarazi du PSE-EEk, baina ez direla horiek gauzatu: “Gobernu taldeak PP eta EAJren zuzenketa guztiak onartu ditu, talde sozialistak aurkeztutakoak nahita baztertuz”. Udal gobernu taldeari “interesatzen zaion gauza bakarra” PSE-EEren proposamenak “aurrera ez ateratzea” dela uste du: “Beste behin, oposizioko lehen taldea isolatzen ari dira”. Horrez gain, beste zortzi puntu izango dituzte gaurko plenoan aurretik zinegotziek. Udaleko eta udalaren barne erakundeetako lanpostu eta langile zerrendak onartu edo ez [...]

admin
Bidasoa
2011/12/20

2012ko aurrekontuak behin-behinean onartzea ala ez izango da gaur arratsaldeko udalbatzarreko punturik garrantzitsuena. Orduan jakin ahal izango da noren babesa izango duten udal kontuek. Baina PSE-EEk aurreratu du, azken orduko aldaketarik ezean, ez dituela babestuko.

Edukiari dagokionez, “Errenteriako familia askok duten arazo nagusiena” ez dutela kontuan hartu iritzi dio PSE-EEk: “Langabezia”. Herriko tasa %14,7ra igo dela gogorarazi du, eta horregatik garrantzitsua dela 2012an bitarteko gehiago bideratzea enplegu planetara. Haatik, gobernu taldeak kontu saila %95 murriztu duela azaldu du. PSE-EEk, ordea, enplegu eta formakuntza plan bat gauzatzeko 195.000 euro bideratzeko zuzenketa bat aurkeztu du.

Ados agertu da euskara, berdintasuna eta ingurumenaren sustapenerako politikekin, baina era berean, adierazi du horrek ezin dituela enplegu planak, etxebizitzarako laguntzak, hiri mantenurako baliabideak edo mugikortasun planak alde batera utzi.

Bestetik, EAJ eta PPrekin akordioetara iritsi nahi izan duela jakinarazi du PSE-EEk, baina ez direla horiek gauzatu: “Gobernu taldeak PP eta EAJren zuzenketa guztiak onartu ditu, talde sozialistak aurkeztutakoak nahita baztertuz”. Udal gobernu taldeari “interesatzen zaion gauza bakarra” PSE-EEren proposamenak “aurrera ez ateratzea” dela uste du: “Beste behin, oposizioko lehen taldea isolatzen ari dira”.

Horrez gain, beste zortzi puntu izango dituzte gaurko plenoan aurretik zinegotziek. Udaleko eta udalaren barne erakundeetako lanpostu eta langile zerrendak onartu edo ez erabaki beharko dute. Ordenantza fiskalen behin betiko onespena, eta Eresbil Fundazioko ordezkaria ordezkatzeko proposamena izango dira beste puntuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.