Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Presoekiko «inplikazioa» eskatu dute herriko elkarteek

Ostiraleko euskal presoen aldeko kartelada berezian parte hartzeko deialdia egin dute eragileek Euskal preso eta iheslarien alde hilabetero karteladak egin dituzten elkarteek «inplikazioa» eskatu diete herritarrei, eta ildo horretatik, «atxikimendua eta konpromisoa» direla bidea adierazi dute. Ostiral honetan ere kartelada egingo dute (20:00etan, Doneztebe plazatik): urte bukaerako kartelada berezia da, eta bertan zein urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Preso eta iheslarien aldeko «olatu sendoa» osatu behar dela iritzi diote, eta horiek etxean izan arte lan egin behar dela. Presoek bizi duten egoerarekin amaitzeko Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak «hamaika aldiz» eskatu dutela gogorarazi dute, eta orain eskaerak indartu egin behar direla. Sei eskaera nagusiak dira euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; Espainiako Estatuan Parot doktrinaindargabetzea; Frantziako Estatuan ezartzen den bizi osorako kartzela zigorra bertan behera uztea; zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak kaleratzea; gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta gatazka konpontzearren Espainiako zein Frantziako estatuek euren espetxe politika konponbide gakoetan ezartzea. Imanol Torres (Girizia): «Lanean jarraitu beharko dugu» Imanol Torres Giriziako kidea da. Elkarteak herrian presoen eskubideen alde egin dituzten ekimenetan parte hartu du. Girizian argi izan dute lehen unetik elkarteak ekimenera batu behar zuela. «Ez genuen bat ere zalantzarik izan. Guri hau [...]

admin
Bidasoa
2011/12/20

Oiartzungo elkarteetako eta eragileetako kideak, larunbateko agerraldian

Oiartzungo elkarteetako eta eragileetako kideak, larunbateko agerraldian

Ostiraleko euskal presoen aldeko kartelada berezian parte hartzeko deialdia egin dute eragileek

Euskal preso eta iheslarien alde hilabetero karteladak egin dituzten elkarteek «inplikazioa» eskatu diete herritarrei, eta ildo horretatik, «atxikimendua eta konpromisoa» direla bidea adierazi dute. Ostiral honetan ere kartelada egingo dute (20:00etan, Doneztebe plazatik): urte bukaerako kartelada berezia da, eta bertan zein urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Preso eta iheslarien aldeko «olatu sendoa» osatu behar dela iritzi diote, eta horiek etxean izan arte lan egin behar dela. Presoek bizi duten egoerarekin amaitzeko Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak «hamaika aldiz» eskatu dutela gogorarazi dute, eta orain eskaerak indartu egin behar direla.

Sei eskaera nagusiak dira euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; Espainiako Estatuan Parot doktrinaindargabetzea; Frantziako Estatuan ezartzen den bizi osorako kartzela zigorra bertan behera uztea; zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak kaleratzea; gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta gatazka konpontzearren Espainiako zein Frantziako estatuek euren espetxe politika konponbide gakoetan ezartzea.

Giriziako Imanol Torres

Giriziako Imanol Torres


Imanol Torres (Girizia): «Lanean jarraitu beharko dugu»

Imanol Torres Giriziako kidea da. Elkarteak herrian presoen eskubideen alde egin dituzten ekimenetan parte hartu du. Girizian argi izan dute lehen unetik elkarteak ekimenera batu behar zuela. «Ez genuen bat ere zalantzarik izan. Guri hau eskatu zigutenean, bat gentozen, noski, ekimenarekin eta aldarrikapen horiekin guztiekin», argitu du Torresek.

Gatazkaren konponbidera bidean unea garrantzitsua dela argi du Torresek, baina oraindik urrats asko emateko daudela iritzi dio, eta horrek ere bultzatu ditu presoen eskubideen aldeko ekimenera batzera: «Orain arte egin dugunetik haratago, garbi dago jarraitu beharko dugula lanean gure helburuak lortu ahal izateko. Hori garbi daukagu».

Torresen ustez, aldeen inplikazioa, gaur gaurkoz, ez da egoerak eskatzen duen mailakoa: «Zoritxarrez alde bakarra ari da pausoak ematen egoera hau normalizatu dadin. Beste aldea muzin egiten ari da». Zentzu horretan, gatazkaren behin betiko konponbidera begira jendarteak jokatu beharreko paperari funtsezkoa deritzo: «Ikusten dugu, gizartearen presioarekin etorkizunean alde guztiak inplikatu beharko direla prozesu honekin».

Ttur-tturreko kideak

Ttur-tturreko kideak


Ane Badiola (Ttut-tturreko kidea): «Ezinbestekoa da nazio eraikuntzaren aldeko lana»

Ane Badiola Ttur-tturreko kidea da. Oiartzunen beste hainbat eragilek eta elkartek egin duten bezala, herriko euskalgintzaren ordezkari gisa, Ttur-tturrek ere hartu du euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko konpromisoa. «Guk ere aldarri honekin bat egiten dugu, euskal preso eta iheslari guztiak Euskal Herrian egon behar dutelako, dagozkien eskubide guztien jabe, eta herritar ororen eskubide zibil eta politikoak bermatuak egon behar dutela exijitzen dugulako», esan du.

Horiek guztiak lortzeko bidean lana ezinbestekotat jotzen du Tutur-tturreko kideak: «Horretarako, ezinbestekoa da egunero auzoan, kalean, herrian egiten den nazio eraikuntzaren aldeko lana». Zentzu horretan, «Euskararen Herria eraikitzen jarraitzeko konpromisoa» ez ezik, «euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak defendatzen jarraitzeko konpromisoa» ere bere egin du Ttur-tturrek, eta aldarrikapena irudikatzeko, Fermiñenen, ikur iraunkor bat jartzea erabaki dute, «azken preso edo iheslaria etxean eduki arte».

Azkenik, hilaren 30eko kartelada berezian zein urtarrilaren 7an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.