Espainiako Kopako hirugarren lasterketan paper ona bete zuten Katalunian lehengo asteburuan Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko beteranoenek. Patxi Azpiazu laugarren izan zen A kategoriako beteranoen mailan eta Jose Ramon Ortuoste, berriz, B kategorian.
Azpiazuk podiuma oso hurbil eduki zuen. Larunbateko saioan hamar segunduko aldea atera zion hirugarrenak errenteriarrari. Igandean zortzi segundo murriztu zituen, eta bi segundotan gelditu zen aldea. Hala ere, emaitzarekin pozik dago Azpiazu, “datozen lasterketetarako prestakuntza egoki doalako”. Espainiako Kopan bigarrena da. Ortuoste bigarren izan zen larunbatean zein igandean.