Kale garbiketaren gainean kezka agertu du PSE-EEk
Zerbitzuetako hurrengo batzordean kale garbiketaren kontratua zertan den jakin nahi duela eta horren gainean informatzeko eskatu dio PSE-EEk Gobernu Taldeari. Esan dutenez, kale garbiketaren ardura duen enpresaren hitzarmenean murrizketa ekonomikoak iz...
Zerbitzuetako hurrengo batzordean kale garbiketaren kontratua zertan den jakin nahi duela eta horren gainean informatzeko eskatu dio PSE-EEk Gobernu Taldeari. Esan dutenez, kale garbiketaren ardura duen enpresaren hitzarmenean murrizketa ekonomikoak izan dira eta murrizketa horiek zein zerbitzuari eragin dion eta ia zerbitzurik bertan behera geratu ote den jakin nahi dute.
Gabonetan hondakin asko sortzen direla, eta zerbitzuen murrizketaren ondorioz kaleak zikindu daitezkeela ohartarazi du PSE-EEk. “Jai hauek kalean bizitzeko jaiak dira eta Bilduren gobernuak egoera kontuan hartu izana espero dugu, pasaitarrek Gabon Zikinak ospatu behar izan ez ditzaten”.

