Desira Cafe izan da onena futbol 7ko lehen fasean
Bukatu da Errenteria-Oreretako Futbol 7 txapelketako lehen fasea,eta talderik onena Desira Cafe izan da, bera izan baita lehen mailako txapelduna. Gainontzeko mailetan, berriz, honakoak izan dira irabazleak: bigarren mailako lehen taldean, Izargorri Zu...
Bukatu da Errenteria-Oreretako Futbol 7 txapelketako lehen fasea,eta talderik onena Desira Cafe izan da, bera izan baita lehen mailako txapelduna. Gainontzeko mailetan, berriz, honakoak izan dira irabazleak: bigarren mailako lehen taldean, Izargorri Zuketz; bigarren mailako bigarren taldean, Albañileria Dorronsoro; eta hirugarren mailan, Borusia Jolastokieta.
Mailaz jaitsi diren taldeak ere izan dira. Guztiak honako taulan daude zehaztuta.
Emaitzak
Lehen Maila
- Txapelduna. Desira Cafe.
- Bigarren mailara jaitsiko dira. Torpedo, Cafeteria Anaiak eta PC Byte.
Bigarren Maila. Lehen taldea.
- Lehenengo Mailara igoko dira. Izargorri Zuketz.
- Bigarren mailara jaitsiko dira. Visual Grafik, Miren taberna, Ciclos y caravanas Oiartzun.
Bigarren Maila. Bigarren taldea.
- Lehenengo Mailara igoko dira. Dorronsoro.
- Bigarren mailara jaitsiko dira. Electricidad Gama, Jabatos, Asesoria Txingudi.
Hirugarren maila.
- Bigarren Mailara igoko dira. Nothingan, APP Informatica eta Golider.com.

