Muganek 200.000 deskontu txartel eta 22.000 euro banatuko ditu gabonetan
Mugan, Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak 200.000 deskontu txartel banatuko ditu gabonetan, parte hartuko duten saltokietan baliatzeko. Saltoki bakoitzak erabakiko du nolako eskaintza egingo duen. “Ez da gauza bera ogi bat ...
Mugan, Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak 200.000 deskontu txartel banatuko ditu gabonetan, parte hartuko duten saltokietan baliatzeko. Saltoki bakoitzak erabakiko du nolako eskaintza egingo duen. “Ez da gauza bera ogi bat edo altzari bat erostea; komertzio bakoitzak erabakiko du deskontua zein izango den… %1etik %80ra joan daiteke”, azaldu du Tomas Maeztu Muganeko kudeatzaileak. Kanpainarekin bat egin duten saltokietan erosten dutenek deskontu txartel bat jasoko dute, zehaztutako deskontua zehazturik. Erosleak deskontu hori baliatu ahalko du, hurrengo hiru hilabeteen barruan.
Aurten ere Olentzerori, Errege Magoei edo Aita Noeli gutuna idazteko aukera eskainiko du aurten ere Muganek. Gutunak Muganeko saltokietan jaso, eta ondoren bete behar dira, 4.000 euro arteko eskakizunak eginez. Erosleek merkatarien elkartearen egoitzan utzi behar dute betetako gutuna (Colon pasealekua, 27). Jasotakoen artean zozketa egingo dute, eta irabazlearen eskaerak errealitate egingo dira.
Gainera, 120 euroko 150 txeke banatuko dituzte datozen egunotan elkartearen bazkide diren dendetan erosketak egiten diztuzten artean, 18.000 euro guztira. “Denentzat zailak diren une hauetan albiste positiboak eman nahi ditugu”, gaineratu zuen Maeztuk.

