Lezoko mapa toponimikoa aurkeztu dute
Hamabi urteren ondoren, Lezoko mapa toponimikoa berritu dute. Horrela, izen berriak sartu dituzte, beste batzuk zuzendu eta ortoargazkia ere atera dute. Mikel Arruti Kultura zinegotziak ostegunean egin zuten aurkezpenean nabarmendu zuenez, datuak erabe...
Hamabi urteren ondoren, Lezoko mapa toponimikoa berritu dute. Horrela, izen berriak sartu dituzte, beste batzuk zuzendu eta ortoargazkia ere atera dute. Mikel Arruti Kultura zinegotziak ostegunean egin zuten aurkezpenean nabarmendu zuenez, datuak eraberritzeaz gain, “jatorrizko izenak jasotzea” eta “kultur ondarea txukun biltzea” dira maparen beste xedeak. Mapa toponimikoaren 3.000 ale banatuko dituzte datozen egunetan herriko etxeetan zein udalaren bulegoetan.
Geograma enpresarena izan da mapa toponimikoa eraberritzeko ardura. Lezokoa ez da lehenengo herria izan, orain arte 60 bat herriren mapak egin baitituzte. Enpresa horretako kide Juan Miguel Alvarez Posadasen arabera, “hiru produktu” osatu dituzte mapa toponimikoa berritzerakoan: kale izendegia, ortoargazkia eta webgunea.


