Lekurik ez da geratzen Indoor Zikloa Maratoirako
Leku guztiak bete dira hilaren 24an Azken Portuko kiroldegian egingo duten Indoor Zikloa II. Maratoirako; 70 lagunentzako tokia zegoen. Belen Sierra Kirol Patronatoko presidentearen esanetan egun berezia izango da: “Kirola egingo dute, baina mus...
Leku guztiak bete dira hilaren 24an Azken Portuko kiroldegian egingo duten Indoor Zikloa II. Maratoirako; 70 lagunentzako tokia zegoen. Belen Sierra Kirol Patronatoko presidentearen esanetan egun berezia izango da: “Kirola egingo dute, baina musikaz girotutako festa ere izango da”. Partehartzaileek masai baterako bono bat eta toalla bat jasoko dituzte opari gisa.

