Ficobako haur parkea hilaren 21etik aurrera
Ficoba erakustazokako hiru pabilioiak erabiliko dituzte aurten Euskal Kostaldeko Haur Parkea prestatzeko, 5.000 metro koadro guztira. Ohi bezala, jolas eta heziketa-jardueraz betea egongo da. Gabonetako Haur Parkea hilaren 21etik urtarrilaren 4a arte i...
Ficoba erakustazokako hiru pabilioiak erabiliko dituzte aurten Euskal Kostaldeko Haur Parkea prestatzeko, 5.000 metro koadro guztira. Ohi bezala, jolas eta heziketa-jardueraz betea egongo da. Gabonetako Haur Parkea hilaren 21etik urtarrilaren 4a arte irekita egongo da
, 15:00etatik 21:00etara, hilaren 24, 25 eta 31 eta urtarrilaren 1an ezik.
2 urtetik beherako haurrek doan izango dute sartzea, helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte, 14 urte arteko haurrek 7 euro, eta hamar haur baino gehiagoko taldeetan doazenak 4 euro bakoitzak.

