Elkarretaratzea egingo dute gaur, larunbateko eraso sexista salatzeko
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Irunen emakumezko bat bortxatzen eta ito egiten saiatzeaz akusatuta. Auzokide batek erasoa saihestu zuen, euritako batekin erasotzailea jo ostean. Larunbatean izan zen gertakaria, gauerdi aldera, Alzukaitz kalean. Polizi iturrien arabera, erasotzailea biktimarengana hubildu zen, iletatik heldu, lurrera bota eta kolpeka hasi zitzaion. Emakumeak aurre egin zionean gizonezkoak lepotik heldu zion eta itotzen saiatu zen. Auzokide batek oihuak entzun zituen etxetik eta kalera irten ostean, haiengana jo zuen eta euritako batekin erasotzailea jo zuen. Honek ihes egin zuen. Ertzaintzari abisua eman zioten eta patruila bat bertaratu zen. Handik hurbil, sasi batzuen artean aurkitu zuten gizona ezkutatuta. Eraso sexuala eta zauriak leporatuta, atxilotuta eraman zuten. Emakumezkoa ospitalera eraman zuten. Elkarretaratzea gaur Larunbateko erasoa saltzeko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako. Erasoa gertatu zen leku berean egingo dute, Alzukaitz kalean. Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinatzaiuleek bat egin dute elkarretaratzearekin. Honako hauek dira: ELA, LAB, CCOO, Oiasso 2000, Landetxako auzo elkartea, Anakako auzo elkartea, Lakaxita gaztetxea, Irungo antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15 Asanblada, Gaurko Andreak emakume elkartea, Irungo Bilgune Feminista, Flamenco del Norte, Uxoak, Emeki emakume elkartea, Foro ciudadano, Tadamun sahararen aldeko elkartea eta Adiskidetuak. Irungo Bilgune Feministak txalotu du gertakaria ikusi eta erasotua laguntzera hurbildu [...]
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Irunen emakumezko bat bortxatzen eta ito egiten saiatzeaz akusatuta. Auzokide batek erasoa saihestu zuen, euritako batekin erasotzailea jo ostean. Larunbatean izan zen gertakaria, gauerdi aldera, Alzukaitz kalean. Polizi iturrien arabera, erasotzailea biktimarengana hubildu zen, iletatik heldu, lurrera bota eta kolpeka hasi zitzaion. Emakumeak aurre egin zionean gizonezkoak lepotik heldu zion eta itotzen saiatu zen.
Auzokide batek oihuak entzun zituen etxetik eta kalera irten ostean, haiengana jo zuen eta euritako batekin erasotzailea jo zuen. Honek ihes egin zuen. Ertzaintzari abisua eman zioten eta patruila bat bertaratu zen. Handik hurbil, sasi batzuen artean aurkitu zuten gizona ezkutatuta. Eraso sexuala eta zauriak leporatuta, atxilotuta eraman zuten. Emakumezkoa ospitalera eraman zuten.
Elkarretaratzea gaur
Larunbateko erasoa saltzeko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako. Erasoa gertatu zen leku berean egingo dute, Alzukaitz kalean. Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinatzaiuleek bat egin dute elkarretaratzearekin. Honako hauek dira: ELA, LAB, CCOO, Oiasso 2000, Landetxako auzo elkartea, Anakako auzo elkartea, Lakaxita gaztetxea, Irungo antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15 Asanblada, Gaurko Andreak emakume elkartea, Irungo Bilgune Feminista, Flamenco del Norte, Uxoak, Emeki emakume elkartea, Foro ciudadano, Tadamun sahararen aldeko elkartea eta Adiskidetuak.
Irungo Bilgune Feministak txalotu du gertakaria ikusi eta erasotua laguntzera hurbildu zen emakumearen jarrera, ”emakumeon arteko elkartasunaren eta autodefentsaren adierazgarri moduan bai eta kontzientziazioa eta jendartearen erantzunaren adibide positibo bezala”. Arbeskoa bezalako erasoak “botere harremanetan oinarritutako sistemaren errua” direla gehitu dute Bilgunetik.

