Dantza eta musika giroz beteko dute Erdialdea hilaren 23an eta 29an
Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Migel auzoan eta Erdigunean, baita MercaIrunen ere. Hamaika saio egingo dituzte, hilaren 23an eta 29an, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ikus egitaraua behean). Tatiana eta Dantzaka taldeek flashmob ekintzak burutuko dituzte, jendea ezustekoan harrapatuz. 250 dantzari ariko dira, Hondarribia kalea eta Iparralde etorbidea bitartean dauden semaforoetan, oinezkoentzako berde jartzerakoan. IrunBreak elkarteko kideak Aita Noelez mozorrotuko dira, break dance saioak egiteko, eta Narizetto konpainiako kideek magia egingo dute. Kontserbatorioko lau taldek bat egin dute gabonak girotzeko programarekin. Hain zuzen ere, haize bostekoa, saxoen taldea, hari hirukotea eta Diego Vera disko jartzaile eta bateria elektronikoa dira Eguberri astean emanaldiak eskainiko dituztenak. Argiteria %100 iraunkorra Musika eta dantzaz gain, argiteria bereziak gogoratuko die irundar zein bisitariei aste hauek bereziak direla. Joan den astean piztu zituzten aurten San Juan Harria plazara itzuli diren argiak. “Hiru dimentsioetako kolorezko elementuak hautatu ditugu aurten ere, egunez dekoratu eta gauez argitzen dutenak. Gainera %100ean led argiak baliatu ditugu, iraunkorrak eta oso dekoratiboak direlako”, esan zuen Cristina Laborda Bide Publikoko ordezkariak argiak pizteko ekitaldian. Argiak urtarrilaren [...]
Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Migel auzoan eta Erdigunean, baita MercaIrunen ere. Hamaika saio egingo dituzte, hilaren 23an eta 29an, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ikus egitaraua behean).
Tatiana eta Dantzaka taldeek flashmob ekintzak burutuko dituzte, jendea ezustekoan harrapatuz. 250 dantzari ariko dira, Hondarribia kalea eta Iparralde etorbidea bitartean dauden semaforoetan, oinezkoentzako berde jartzerakoan. IrunBreak elkarteko kideak Aita Noelez mozorrotuko dira, break dance saioak egiteko, eta Narizetto konpainiako kideek magia egingo dute.
Kontserbatorioko lau taldek bat egin dute gabonak girotzeko programarekin. Hain zuzen ere, haize bostekoa, saxoen taldea, hari hirukotea eta Diego Vera disko jartzaile eta bateria elektronikoa dira Eguberri astean emanaldiak eskainiko dituztenak.
Argiteria %100 iraunkorra
Musika eta dantzaz gain, argiteria bereziak gogoratuko die irundar zein bisitariei aste hauek bereziak direla. Joan den astean piztu zituzten aurten San Juan Harria plazara itzuli diren argiak. “Hiru dimentsioetako kolorezko elementuak hautatu ditugu aurten ere, egunez dekoratu eta gauez argitzen dutenak. Gainera %100ean led argiak baliatu ditugu, iraunkorrak eta oso dekoratiboak direlako”, esan zuen Cristina Laborda Bide Publikoko ordezkariak argiak pizteko ekitaldian.
Argiak urtarrilaren 6a arte piztuko dituzte, egunero, 18:00etan: auzoetakoak 23:00ak arte, biribilguneetakoak, Erdigunekoak eta eremu ofizialekoak (Nagusia, Foru eta San Martzial kaleak) goizaldeko ordubata arte, eta udaletxekoak eta Genaro Etxeandiakoak eguna argitu arte.
Ekintza hauekin guztiekin, “Irun irundarrentzat eta gertukoentzat gabonetako erosketak egiteko aukera ona” dela uste du Miguel Angel Paez Merkataritza eta Turismo ordezkariak, “merkataritza eskaintzeaz gain, ondo pasatzeko aukera ematen duelako”. Horregatik, udala promozio lanak egiten ari da Lapurdin, Bortzirietan eta Oarsoaldean.
Sens Irun gabonetan ere
Sens Irun programaren udako arrakasta ikusirik, gabonetan berreskuratzea erabaki dute. Ekimenaren helburua da bisitariari bost zentzumenen inguruko ibilbide bat eskaintzea, hiriaren eta denden promoziorako. Gabonetarako beste bost saltoki hautatu dituzte, eta, nola ez, eguberriei lotutako ibilbidea prestatu dute.
Astelehenetik ostiralera egingo dituzte paseoak, hilaren 19tik 30era, 16:30etik 18:30era. Izena emateko turismo bulegora joan behar da, edo 943 02 07 32 telefono zenbakira deitu.
Hilaren 23a, ostirala
- 12:00-12:30: Irunbreak break dance (Txanaleta plaza).
- 12:00-13:00: Kontserbatorioko soka hirukote baten emanaldia (MercaIrun)
- 13:00-13:30: Irunbreak break dance (Pio XII.).
- 17:00-19:00: Clown eta kaleko animazioa Narizzettoren eskutik (merkataritza guneetan: San Migelen, Pio XII.ean eta Erdialdean).
- 17:30-18:30: Kontserbatorioko saxo laukote baten emanaldia (Serapio Mujika kalea).
- 17:30-18:30: Kontserbatorioko Diego de vera dj-a (Arizmendi almirantea plaza).
- 18:00-19:00: Kontserbatorioko haize boskote baten emanaldia (MercaIrun).
- 18:00-19:00: Kontserbatorioko soka hirukote baten emanaldia (Uranzu azoka).
- 17.30-18.30: Eguberrietako dantzak kalean – toxic akademia (Erdigunea).
- 17.30-18.30: Dantza, Tatiana akademiarekin (San Migel).
- 18.30-18.30: Dantza, Pausoka akademiarekin (Erdigunea).
- 18:30-19:00: Irunbreak break dance (Arizmendi almirantea plaza).
- 19.00-20.00: Dantza, Dantzaka akademiarekin (Pio XII).
- 19:30–20:00: Irunbreak break dance (Jenaro Etxeandia plaza).
Hilaren 29a, osteguna
- 11.00-12:00: Dantzak, Tatiana akademiarekin (San Migel).
- 11.30-12.30: Dantzak, Toxic akademiarekin (Erdigunea).
- 11:30-12:30: Kontserbatorioko saxo laukotea (Uranzu azoka).
- 11:30-12:30: Kontserbatorioko haize boskotea (Mendibil merkataritza zentroan).
- 12.00-12.30: Irunbreak break dance (Jenaro Etxeandia plaza).
- 12:00-13:00: Kontserbatorioko bateria elektronikoa (Hondarribia kalea).
- 12.30-13.30: Dantzak, pausoka akademia (Erdigunea).
- 12:30-13:30: Dantzak, dantzaka akademia (Pio XII).
- 12:00-13:00: Kontserbatorioko soka hirukotea (MercaIrun).
- 13.00-13.30: Irunbreak break dance (Arizmendi almirantea plaza).
- 17:00-19:00: Clown eta kaleko animazioa, Narizzettoren antzerki taldea (Merkataritza guneetan: San Migel, Pio XII. eta erdialdea).
- 17:00-18:00: Kontserbatorioko soka hirukotea (Colon pasealekuko galeriak).
- 17:30-18:30: Kontserbatorioko Diego Vega dj-a (Zabaltza plaza).
- 17:30-18:30: Kontserbatorioko haize boskotea (Uranzu azoka).
- 17:30-18:30: Kontserbatorioko saxo laukotea (Mendibil merkataritza zentroa).
- 18:00-18:30: Irunbreak break dance (Pio XII. Plaza).
- 19:30-20:00: Irunbreak break dance (Hondarribia kalea).


