Baserritarren jantzi erakusketa antolatu du Iraultzak
Bihartik hasi eta hilaren 31 bitartean baserritarren jantzi erakusketa ikusteko aukera izango da Torrekuan. Iraultza dantza taldeak antolatutako erakusketan, hamabost baserritar jantzi egongo dira, eta baita XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako...
Bihartik hasi eta hilaren 31 bitartean baserritarren jantzi erakusketa ikusteko aukera izango da Torrekuan. Iraultza dantza taldeak antolatutako erakusketan, hamabost baserritar jantzi egongo dira, eta baita XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako jantzi original eta argazkien kopiak ere.
Erakusketa beheko solairuan izango da, etorkizunean Euskal Jantziaren Museoa izango den Torrekuan. 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

