Kukaik ikastaro irekia emango du hilaren 16an Donostian
Ballet Biarritzek Donostian egingo dituen emanaldien harira, Kukai dantza konpainia oreretarrak ikastaro bat emango du Donostian bertan. Kukaik jakinarazi duenez, hilaren 16an, 17.00etatik 19:00etara emango du formazio kurtsoa, eta irekia izango da. Vi...
Ballet Biarritzek Donostian egingo dituen emanaldien harira, Kukai dantza konpainia oreretarrak ikastaro bat emango du Donostian bertan. Kukaik jakinarazi duenez, hilaren 16an, 17.00etatik 19:00etara emango du formazio kurtsoa, eta irekia izango da. Viktoria Eugenia Antzokiko Club aretoan elkartuko dira.
Ikastaro hori euskal dantza tradizionalean oinarrituta egongo da, eta euren sorkuntza prozesua erakutsiko dute. Irekia den arren, aurretik izena eman beharko da 943 48 38 60 telefono zenbakian edo arteeszenikoak[abildua]donostia.org-en.
Malandain Ballet Biarritzek Lucifer, Amor Brujo eta Bolero ikuskizunak emango ditu hilaren 17an eta 18an Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan.

