Egoera fisikoa ezagutzeko aukera
Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako instalazioetan norberak bere egoera fisikoa zein den ezagutzeko zerbitzua jarri dute martxan. Zerbitzu hori kirolari guztiei zuzenduta dago, eta ebaluzio antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egite...
Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako instalazioetan norberak bere egoera fisikoa zein den ezagutzeko zerbitzua jarri dute martxan. Zerbitzu hori kirolari guztiei zuzenduta dago, eta ebaluzio antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egitea du helburu. Abendu osoan egongo da martxan, eta bazkideek dohainik erabili ahal izango dute.
Hasierako ebaluazioa egin ondoren, (gorputzaren masa indizearen kalkulua, tentsioa eta bihotz taupaden maiztasuna…), hainbat test egingo dituzte, erresistentzia, indarra eta prestutasuna ezagutzeko.
Behin datu horiek eskuartean dituztela, entrenamenduaren planifikazioa egingo dute, erabiltzaileen egoera pixkanaka hobetzeko.
Informazio gehiago 943 34 44 23 telefono zenbakian.

