Udalak bat egin du hilaren 25eko elkarretaratze deialdiarekin
Datorren ostirala, hilaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun horren harira, herriko emakume taldeek elkarretaratzea deitu dute eta Errenteriako Udalak bat egin du deialdi horrekin. Era berean, herritarrei dei egin di...
Datorren ostirala, hilaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun horren harira, herriko emakume taldeek elkarretaratzea deitu dute eta Errenteriako Udalak bat egin du deialdi horrekin. Era berean, herritarrei dei egin die ekimenean parte hartzera.
Elkarretaratzea 19:00etan izango da Niessenen. Ondoren, 19:30etik aurrera, hiru film labur emango dituzte zinemetan: Albaitari, Vive o muere eta Amores que matan. Era berean, hilaren 24tik 27ra ikasleek egindako lanekin erakusketa jarriko dute Niessen merkatalgunean.

