Landarbasoren 20. urteurreneko kontzertua, gaur
Santa Zeziliaren harira hainbat ekimena antolatu dituzte herrian egun hauetarako. Horietako bat urteurren borobila da. Izan ere, Landarbaso Abesbatzak 20 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, gaur kontzertua emango du abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Bihar izango da ekitaldien azkeneko eguna. Errenteriako Udal Txistulari Taldearen diana izango da 10:00etan. Erdialdetik abiatuko dira, eta Amulleta Danborraren Kofradian bukatuko dute. 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa izango da udaletxeko arkupeetan eta 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.
Santa Zeziliaren harira hainbat ekimena antolatu dituzte herrian egun hauetarako. Horietako bat urteurren borobila da. Izan ere, Landarbaso Abesbatzak 20 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, gaur kontzertua emango du abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan.
Bihar izango da ekitaldien azkeneko eguna. Errenteriako Udal Txistulari Taldearen diana izango da 10:00etan. Erdialdetik abiatuko dira, eta Amulleta Danborraren Kofradian bukatuko dute. 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa izango da udaletxeko arkupeetan eta 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.

