Jaizkibelgo Azabaratza garbitzeko irteera antolatu du Itsas Gelak
Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. ...
Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, ingurumen egoera aztertzera joan direnean.
Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. Izena eman nahi dutenek 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute, edo itsasgela[abildua]itsasgela.org helbidera idatzi.
Uliara irteera, datorren larunbatean
Bestalde, programa beraren barruan, Jaizkibelgo kostaldea ez ezik, Uliako kostaldea ere aztertzen ari da Itsas gela. Hala, larunbatean (hilaren 26an) Uliara egingo dute irteera, Murgita kalaren ingurumen egoera aztertzeko.

