Hastear da pasaitarren arteko futbol derbia
Don Boscon. 16:30ean. Ohorezko Erregional Mailako herriko bi taldeak: Pasaia eta Trintxerpe. Derbi pasaitarra. Trintxerpekoek gogor borrokatu beharko dute Pasaiakoei irabazteko. Denboraldi polita egiten ari dira oraingoz zuri-gorriak. Izan ere, jokatu...
Don Boscon. 16:30ean. Ohorezko Erregional Mailako herriko bi taldeak: Pasaia eta Trintxerpe. Derbi pasaitarra.
Trintxerpekoek gogor borrokatu beharko dute Pasaiakoei irabazteko. Denboraldi polita egiten ari dira oraingoz zuri-gorriak. Izan ere, jokatutako hamar partidetatik sei irabazi dituzte, eta bina galdu eta berdindu. Zuri-urdinek, berriz, lau irabazi dituzte, eta hiruna berdindu eta galdu. Ondorioz, sailkapeneko bigarren postuan dago Pasaia, eta zazpigarrenean Trintxerpe.

