Sailkapenaren erdialdeko taldeen kontra ariko dira herriko taldeak
Asteburuko partidak sailkapenaren erdialdean dauden taldeen kontra izango dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Touringek Munibe hartuko du etxean. Errenteriarrak laugarren daude sailkapen nagusian, eta donostiarrak, berriz, bederatzigarr...
Asteburuko partidak sailkapenaren erdialdean dauden taldeen kontra izango dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Touringek Munibe hartuko du etxean. Errenteriarrak laugarren daude sailkapen nagusian, eta donostiarrak, berriz, bederatzigarrenak. Bi alderdi izango dituzte aldeko errenteriarrek denboraldian eginiko ibilbidea eta etxean jokatzea. Partida 16:30ean izango da Fanderiako futbol zelaian.
Beti Onak, berriz, Santo Tomas Lizeoa izango du aurrean. Sailkapenean postu bat aurretik daude errenteriarrak, eta lau puntuko aldea ateratzen diete donostiarrei. Lehia 16:00etan izango da igandean.

