Musika festa antolatu du Ibargainek, Santa Zezilia bezperan
Asteartean, hilaren 22an, Santa Zezilia eguna da. Musikarien zaindariaren eguna, alegia. Ibargain Musika Eskolak musikarien zaintzailea den horren festa aurreratu, eta emanaldi berezia antolatu du bezperarako (astelehenerako, hilaren 21a). Arratsaldean, 17:45ak aldera, ikasle eta irakasleak eskolako atarian bilduko dira, eta kalejira egingo dute Aialde kalean, Doneztebe plazara iritsi arte. Bidean, musika zaleak eurekin batzera deitu dituzte. Gero, plazan, abesti ezagunez osatutako emanaldia eskainiko dute. Ibargainek zehaztu duenez, kantaldia irekia izango da: “Hurbildutako guztiak haur eta gazteekin batera kantatzera gonbidatuta daude”. Plazako saioaren ondoren, ikasle eta irakasleek eskolaranzko bidea hartuko dute, eta kantari bukatuko dute eguna. Abestiak Eskolatik plazara eta alderantziz.Epoitaitaye. Doneztebe plazan.Kapitan Pilotu, Zapatalaria, Napoñeon eta Maritxu nora zoaz.
Asteartean, hilaren 22an, Santa Zezilia eguna da. Musikarien zaindariaren eguna, alegia. Ibargain Musika Eskolak musikarien zaintzailea den horren festa aurreratu, eta emanaldi berezia antolatu du bezperarako (astelehenerako, hilaren 21a).
Arratsaldean, 17:45ak aldera, ikasle eta irakasleak eskolako atarian bilduko dira, eta kalejira egingo dute Aialde kalean, Doneztebe plazara iritsi arte. Bidean, musika zaleak eurekin batzera deitu dituzte.
Gero, plazan, abesti ezagunez osatutako emanaldia eskainiko dute. Ibargainek zehaztu duenez, kantaldia irekia izango da: “Hurbildutako guztiak haur eta gazteekin batera kantatzera gonbidatuta daude”.
Plazako saioaren ondoren, ikasle eta irakasleek eskolaranzko bidea hartuko dute, eta kantari bukatuko dute eguna.
Abestiak
- Eskolatik plazara eta alderantziz.Epoitaitaye.
- Doneztebe plazan.Kapitan Pilotu, Zapatalaria, Napoñeon eta Maritxu nora zoaz.


