Hator, hator Kantatzera ekimena prestatzen hasi dira
Hator, hator Kantatzera ekimenaren aurtengo ekitaldia hasi dira prestatzen. Abenduaren 24an, Gabon bezperan, egingo dute. Euskal Herria plazatik irtengo dira 12:00etan, Gurutze Santuaren plazara 12:30ean iristeko. Udalaren webgunean, Musika Eskolaren a...
Hator, hator Kantatzera ekimenaren aurtengo ekitaldia hasi dira prestatzen. Abenduaren 24an, Gabon bezperan, egingo dute. Euskal Herria plazatik irtengo dira 12:00etan, Gurutze Santuaren plazara 12:30ean iristeko. Udalaren webgunean, Musika Eskolaren atalean, ekimenaren helburuak ikus daitezke. Gainera, egun horretan abestuko dituzten gabon kanten letrak ere ikus daitezke. Horrela, abenduaren 24ra arte entrenatzeko aukera izango dute. Parte hartzeko deia luzatu die musika eskolak herritarrei.