Elizaldeko guraso batzarra, asteazkenean
Datorren asteazkenean, azaroaren 23an, Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko gurasoek batzarra egingo dute. Eskolako jantokian izango da, 17:00etan. Batetik, Guraso Elkarteak 2010-2011 ikasturtean burututako jardueren laburpena egingo du, eta ikastur...
Datorren asteazkenean, azaroaren 23an, Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko gurasoek batzarra egingo dute. Eskolako jantokian izango da, 17:00etan. Batetik, Guraso Elkarteak 2010-2011 ikasturtean burututako jardueren laburpena egingo du, eta ikasturte honetan aurrera eramango dituenak azaldu; bestetik, Zuzendaritzek Ikastetxeko Urteko Planak aurkeztuko dizkiete familiei. Bertan, ikasturte honetako helburu nagusiak, proiektuak eta esperientziak azalduko dituzte eta familiek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute.
Funtzionamenduan egin diren hainbat aldaketen inguruan hitz egingo da: ikasleen zaintza hobetzeko eskola eremua ixteko erabakia eta ikasle garraiatuen zaintza hobetzeko proposamena. Jantokiko obraren gaineko informazioa ere emango da.