Bidasoa Bizirik-ek 80 orduko telemarketin ikastaroa egingo du
Bidasoa Bizirik-ek 80 orduko telemarketin ikastaroa antolatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sarbideak programaren laguntzaz. Lanbiden izena emanda duten langabeei zuzenduta dago. Helburua administrazio profileko pertsonen kualifikazioa hobetzea da, ...
Bidasoa Bizirik-ek 80 orduko telemarketin ikastaroa antolatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sarbideak programaren laguntzaz. Lanbiden izena emanda duten langabeei zuzenduta dago. Helburua administrazio profileko pertsonen kualifikazioa hobetzea da, telefono bidezko komunikazio tresnen erabilera sakonduz, balizko bezeroa zein hornitzailea kontuan hartuz. Batik bat, erreklamazioak jasotzen eta data baseak erabiltzen irakatsiko dute. Arlo teorikoaren ondoren, ikasleek enpresetan praktikak egingo dituzte.
Informazio gehiago nahi duenak El Espazio bulegoan eska dezake (Anaka kalea, 27, Irun).

