Yamaha teklatu berrienak ezagutzeko aukera, bihar
Yamaha markako teklatu eta piano digitalen erakustaldia egingo dute bihar Udal Kontserbatorioan, 18:00etatik 20:30era. Musika Eskolako irakasle Luis Puentek Yamaha Keyboard Party lehiaketa irabazi zuen iaz, eta, horregatik, Japoniako ekoizleak erabaki ...
Yamaha markako teklatu eta piano digitalen erakustaldia egingo dute bihar Udal Kontserbatorioan, 18:00etatik 20:30era. Musika Eskolako irakasle Luis Puentek Yamaha Keyboard Party lehiaketa irabazi zuen iaz, eta, horregatik, Japoniako ekoizleak erabaki du azken berritasunak Irunen aurkeztea. Puenterekin batera, Maria Jose Tuñon eta Rodrigo Vera izango dira.