Seaska laguntzeko jaialdia egingo dute herrian hilaren 26an
Seaskaren aldeko jaialdia antolatu dute Haurtzaro Ikastolako eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilarek 26rako. Hiru talde ariko dira Elorsoroko taula gainean: Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai, eta hamar euro balio dute aurrez erosita. Egunean bertan ere jarriko dituzte salgai Elorsoroko lehiatilan, hamahiru eurotan. Gaur aurkeztu dute jaialdia. Aurkezpenean izan dira Xabier Solano Esne Beltzako kidea; Ane Badiola Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kidea; Asier Legorburu Kultura zinegotzia; Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Sorkunde Lekuona Haurtzaro Ikastolako zuzendaria.
Seaskaren aldeko jaialdia antolatu dute Haurtzaro Ikastolako eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilarek 26rako. Hiru talde ariko dira Elorsoroko taula gainean: Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System.
Sarrerak ohiko tokietan daude salgai, eta hamar euro balio dute aurrez erosita. Egunean bertan ere jarriko dituzte salgai Elorsoroko lehiatilan, hamahiru eurotan.
Gaur aurkeztu dute jaialdia. Aurkezpenean izan dira Xabier Solano Esne Beltzako kidea; Ane Badiola Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kidea; Asier Legorburu Kultura zinegotzia; Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Sorkunde Lekuona Haurtzaro Ikastolako zuzendaria.