Hirigintza eta ekipamendu ildoak aurkeztu ditu Gobernu Taldeak
Gaur goizean Lezoko Udalak hirigintzaren arloan dituen lan ildoak aurkeztu ditu. Horrela, Olatzarreko eta Isasti plaza arteko eremuan babes ofizialeko 66 etxe egitea da lehentasunetako bat (30 etxe tasatu ere egingo dituzte, baita salmenta librekoak er...
Gaur goizean Lezoko Udalak hirigintzaren arloan dituen lan ildoak aurkeztu ditu. Horrela, Olatzarreko eta Isasti plaza arteko eremuan babes ofizialeko 66 etxe egitea da lehentasunetako bat (30 etxe tasatu ere egingo dituzte, baita salmenta librekoak ere). Campsako orubeko lanak martxan jartzea ere da beste helburuetako bat, baita Aralarreko zuzkidurazko etxebizitzak ere.
Horrez gain, Gaintxurizketako triangeluari (Lezoko enpresentzako tokia egin zuten planean, baina Aldundiak suspenditu egin zuen, intermodala egiteko) konponbidea emateko Aldundiko gobernu berriarekin bilerak egin dituzte.
Mantenua eta ekipamendua
Inbertsio handirik ez du egingo Udalak, eta dagoena zainduko eta mimatuko duela esan du Udalak. Horrez gain, nekazaritza sustatu eta herriko komertzioa lagunduko dutela iragari dute.