Hilaren 25ari lotutako ekitaldiak, bihartik bertatik
Hilaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bihar bi ekitaldi egingo dituzte Irunen. I-Romi emakume ijtoen elkarteak jabetze tailer bat antolatu du goizerako, eta Gaurko Andreak-ek hitzaldi bat arratsalderako. Jabet...
Hilaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bihar bi ekitaldi egingo dituzte Irunen. I-Romi emakume ijtoen elkarteak jabetze tailer bat antolatu du goizerako, eta Gaurko Andreak-ek hitzaldi bat arratsalderako.
Jabetze eskola, Caritasek Irunen duen egoitzan egingo dute (Jose Egino kalea 8-10), 09:30ean hasita. I-Romi elkarteak antolatu du; iazko urtarrilean eratu zuten elkartea, eta ordutik hainbat ekimen burutu dituzte emakume eta gizon ijituen berdintasunaren alde.
Arratsaldean, Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak Emakumeenganako indarkeriaren aurrean gizonen jarrera goiburuko hitzaldia antolatu du. Nabartenea Etxean (Kale Nagusia, 11) egingo dute, 19:30etik aurrera.
Biharko antolatutako bi ekimenek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dute.