Euskal dantzak, Elizalde eskolako curriculumean
Ikasturte honetan esperientzia berria jarri dute martxan Elizalde Herri Eskolan: euskal dantzak hezkuntza curriculumean sartu dituzte. Ikastetxeak gogorarazi duenez, bertako hezkuntza proiektuak euskal kultura sustatzea eta bizitzea du xedeetako bat, eta helburu horri jarraituz, eskola orduz kanpoko ekintzetan bertsolaritza eta euskal dantzak bultzatu dituzte betidanik. Baina eskola orduz kanpoko ekintzak hautazkoak izanik, ez dira ikasle guztiengana iristen. Bertsolaritza: astean saio bat Bertsolaritza bultzatzeko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoak eskola orduetan badute ikasturte osoan zehar astero saio bat, Bertsozale Elkartearen eskutik. Euskal dantzekin ez zen gauza bera gertatzen. Hala, eskola orduz kanpo soilik ez, eskola orduetan ere lekua izatea ahalbideratu nahi dute proiektu horrekin. Dantza: Haur Hezkuntzan Horretarako ikasturte honetan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek euskal dantzako saio bat dute astean, dantzako irakasle batekin eta tutorearekin. Ikastetxearen helburua ikasle guztiek euskal dantzen oinarri bat izatea da, “Euskal Herriko dantza tradizionalak ezagutzea eta honekin gozatzea”. Maila horietan ikasleek dantzak ikasiko dituzte, eta helduagoek “eskolako ospakizun eta jaietan nahiz gorputz hezkuntzako hainbat saiotan praktikatzeko aukera izango dute”. Gehiago sakondu nahi dutenek eskola orduz kanpoko ekintzetan izango dute aukera.
Ikasturte honetan esperientzia berria jarri dute martxan Elizalde Herri Eskolan: euskal dantzak hezkuntza curriculumean sartu dituzte.
Ikastetxeak gogorarazi duenez, bertako hezkuntza proiektuak euskal kultura sustatzea eta bizitzea du xedeetako bat, eta helburu horri jarraituz, eskola orduz kanpoko ekintzetan bertsolaritza eta euskal dantzak bultzatu dituzte betidanik. Baina eskola orduz kanpoko ekintzak hautazkoak izanik, ez dira ikasle guztiengana iristen.
Bertsolaritza: astean saio bat
Bertsolaritza bultzatzeko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoak eskola orduetan badute ikasturte osoan zehar astero saio bat, Bertsozale Elkartearen eskutik.
Euskal dantzekin ez zen gauza bera gertatzen. Hala, eskola orduz kanpo soilik ez, eskola orduetan ere lekua izatea ahalbideratu nahi dute proiektu horrekin.
Dantza: Haur Hezkuntzan
Horretarako ikasturte honetan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek euskal dantzako saio bat dute astean, dantzako irakasle batekin eta tutorearekin. Ikastetxearen helburua ikasle guztiek euskal dantzen oinarri bat izatea da, “Euskal Herriko dantza tradizionalak ezagutzea eta honekin gozatzea”.
Maila horietan ikasleek dantzak ikasiko dituzte, eta helduagoek “eskolako ospakizun eta jaietan nahiz gorputz hezkuntzako hainbat saiotan praktikatzeko aukera izango dute”.
Gehiago sakondu nahi dutenek eskola orduz kanpoko ekintzetan izango dute aukera.