Emanaldiak, bizikloia, eta mendi irteera Urdabururen Mendi Astean
Mendi Astea antolatu du beste urtebetez Urdaburu Mendizale Elkarteak, eta datorren astelehenean (hilaren 21ean) hasita hainbat ekimen egingo dituzte aste osoan zehar, Urdaburuk Juan Olazabal kalean duen egoitzan. Lehenengoa, hilaren 21ean, erretiratuen ibilaldiari buruzko argazki emanaldia izango da; 19:00etan hasiko da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “emanaldiaren ostean, domina banaketa egingo dugu”. Asteartean (hilak 22), berriz, Everestera biderik laburrena ikus-entzunezkoa emango dute 20:00etatik aurrera, eta Alberto Zerainek egingo du aurkezpena. Eskolartekoen txanda izango da datorren asteazkenekoa Mendi Astearen barruan: “Haiek egindako mendi irteeren gaineko argazki emanaldia egingo dugu 19:00etan, eta ondoren, argazki lehiaketako irabazleei dominak banatuko dizkiegu”. Trekkingak ere izango du tartea. Hala, ostegunean (hilak 24), Antxon Iturrizak aurkeztuta, Munduko mendietatik trekkinga ikus-entzunezkoa antolatu dute 20:00etatik aurrera. Emanaldiekin bukatzeko, 2009ko abendua eta 2011ko martxoa artean Lourdesera (Okzitania) 15 etapatan egindako ibilbidearen gaineko ikus-entzunezkoa emango dute, 20:00etan, Urdaburuko bazkide taldeak aurkeztuta. VIII. Eneko Arzelus Memoriala Mendi Astearen ekimenen barruan, VIII. Eneko Arzelus Memoriala bizikloia egingo dute hilaren 26an 15:00etatik aurrera. Parte hartzen dutenek, txirrindan eta lasterka ibili beharko dute hamalau kilometroz. Mateo eta Sorondo arteko bidea, zazpi kilometrokoa, bizikletaz egin beharko dute parte hartzaileek. Sorondo inguruan krossa egingo dute ondoren, zazpi kilometroz. Hilaren 27an, Urdaburu Eguna egingo dute. Haurrek eta nagusiek irteera egingo [...]
Mendi Astea antolatu du beste urtebetez Urdaburu Mendizale Elkarteak, eta datorren astelehenean (hilaren 21ean) hasita hainbat ekimen egingo dituzte aste osoan zehar, Urdaburuk Juan Olazabal kalean duen egoitzan.
Lehenengoa, hilaren 21ean, erretiratuen ibilaldiari buruzko argazki emanaldia izango da; 19:00etan hasiko da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “emanaldiaren ostean, domina banaketa egingo dugu”. Asteartean (hilak 22), berriz, Everestera biderik laburrena ikus-entzunezkoa emango dute 20:00etatik aurrera, eta Alberto Zerainek egingo du aurkezpena.
Eskolartekoen txanda izango da datorren asteazkenekoa Mendi Astearen barruan: “Haiek egindako mendi irteeren gaineko argazki emanaldia egingo dugu 19:00etan, eta ondoren, argazki lehiaketako irabazleei dominak banatuko dizkiegu”.
Trekkingak ere izango du tartea. Hala, ostegunean (hilak 24), Antxon Iturrizak aurkeztuta, Munduko mendietatik trekkinga ikus-entzunezkoa antolatu dute 20:00etatik aurrera.
Emanaldiekin bukatzeko, 2009ko abendua eta 2011ko martxoa artean Lourdesera (Okzitania) 15 etapatan egindako ibilbidearen gaineko ikus-entzunezkoa emango dute, 20:00etan, Urdaburuko bazkide taldeak aurkeztuta.
VIII. Eneko Arzelus Memoriala
Mendi Astearen ekimenen barruan, VIII. Eneko Arzelus Memoriala bizikloia egingo dute hilaren 26an 15:00etatik aurrera. Parte hartzen dutenek, txirrindan eta lasterka ibili beharko dute hamalau kilometroz. Mateo eta Sorondo arteko bidea, zazpi kilometrokoa, bizikletaz egin beharko dute parte hartzaileek. Sorondo inguruan krossa egingo dute ondoren, zazpi kilometroz.
Hilaren 27an, Urdaburu Eguna egingo dute. Haurrek eta nagusiek irteera egingo dute Urdaburu mendira, eta ondoren bazkaria antolatu dute Egi-Luze rdotegian.