Berdintasuna sustatzearen alde ari diren elkarteek diru laguntzak eska ditzakete
Bihar zabaltzen da epea emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearen alde lanean ari diren gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek diru laguntza eska dezaten. Hilaren 25era arteko epea dute interesdunek. Eskaera-eredua Pasaiako Udaleko Gizarte ...
Bihar zabaltzen da epea emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearen alde lanean ari diren gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek diru laguntza eska dezaten. Hilaren 25era arteko epea dute interesdunek. Eskaera-eredua Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan jaso daiteke, Euskadi Etorbidea, 27 behean; edo udaleko web-orrian. Udalak esan duenez, aholkularitza zerbitzua eskainiko zaio nahi duen orori, aurkeztu beharreko jardueren memoria eta dokumentazioa osatzeko.