Azken bilera, gaur, Igantzin
Atzo egin zuten udala eta auzotarren arteko azken aurreko bilera. Erdialdeko 220 bizilagunek hartu zuten parte Reina Aretoan 19:30ean hasi zen batzar irekian, eta Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri Mantenuko zinegotziarekin auzoa...
Atzo egin zuten udala eta auzotarren arteko azken aurreko bilera. Erdialdeko 220 bizilagunek hartu zuten parte Reina Aretoan 19:30ean hasi zen batzar irekian, eta Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri Mantenuko zinegotziarekin auzoaren gaineko kezkak partekatzeko aukera izan zuten. Irailean hasi zen udala auzoetako bilera irekiak egiten, eta gaur bukatuko dira batzarrak, Igantzin, 19:30etik aurrera auzo elkartean deitutako bilerarekin.