Atletismo eskolako ikasleek lan ona egin dute Hondarribian
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletismo eskolak Hondarribian jokatutako lehiaketan parte hartu zuen igandean. Batik bat, luzera jauzian, altuera jauzian eta 500 metroko proban nabarmendu ziren EATko atletak. Benjamin Mailan, luzera jauzian, Jule...
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletismo eskolak Hondarribian jokatutako lehiaketan parte hartu zuen igandean. Batik bat, luzera jauzian, altuera jauzian eta 500 metroko proban nabarmendu ziren EATko atletak.
Benjamin Mailan, luzera jauzian, Julen Rodriguez eta Karla Pichelek lan bikaina egin zuten. Rodriguezek hiru metroko jauzia egitea lortu zuen, eta Pichelek 2,90 metrokoa.
Alebinetan, Izaro Irastorzak eta Josune Bermudezek 1,18 metroko altuerako jauzia egin zuten.
Haur Mailan, berriz, 500 metroko proban, bigarren geratu zen Maialen Alzugarai 1’39’’-ko denborarekin, eta hirugarren, berriz, Aitor Aguado, 1’34’’-ko denborarekin.