474.138 euro gehiago kostatuko dute Itsas Etxea handitzeko lanek
Itsas Etxea handitzeari eta leku erabilgarrien barne antolaketari dagokien obren aurrekontua gehitzeari buruzko poposamena onartu zuten astelehenean Hondarribiko Udalean egin zuten ezohiko udalbatzarrean. Landu zuten puntu bakarra izan zen, eta proposamena onartu egin zuten EAJko zortzi zinegotzien eta PPko bakarraren baiezkoarekin. Bilduko bost zinegotziek ezezkoa eman zuten, eta PSEren izenean zegoen bakarra abstenitu egin zen. Udal Gobernuak mahai gainean jarri zuen proposamenaren arabera, BEZaren igoera eta lanetarako materialen kostu igoera dela eta, 474.138 euro gehiago eskatu dituzte Itsas Etxeko lanetarako. Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak gogoratu zuenez, “obrak hasieran 4.814.305 euro kostatu behar zuen, baina 4.213.471 euroan esleitu zen. Horrelako obra handi batean, gehikuntzak izatea logikoa da. Azken aurrekontua 4.687.609 eurokoa da, beraz, hasieran aurreikusitakoa baino 126.696 euro gutxiago gastatuko ditugu, eta dena gaizki dagoela dirudi”. Obrak 5.910.398 euro kostatuko du guztira. Udalak 3.184.496 euro jarriko ditu, 2.482.419 Osakidetzak, eta 243.483 Itsasoko Gizarte Institutuak. Datu gehiagoren bila Bilduko ordezkari Ibai Labaienek, zenbait gauza ez zituela argi ikusten azaldu zuen. “Gure teknikoekin kontsulta egin dugu, eta kontraesanak eta irregulartasunak ikusten ditugu. Erabaki politiko bat hartzeko datu gehiago behar ditugu”. Asteleheneko udalbatzarra prestatzeko behar zuten dokumentu bat eskatu zuen Bilduk, baina ez zuten jaso. Kerejetak erantzun egin zion Labaieni: “Gure teknikoen lana dudan [...]
Itsas Etxea handitzeari eta leku erabilgarrien barne antolaketari dagokien obren aurrekontua gehitzeari buruzko poposamena onartu zuten astelehenean Hondarribiko Udalean egin zuten ezohiko udalbatzarrean. Landu zuten puntu bakarra izan zen, eta proposamena onartu egin zuten EAJko zortzi zinegotzien eta PPko bakarraren baiezkoarekin. Bilduko bost zinegotziek ezezkoa eman zuten, eta PSEren izenean zegoen bakarra abstenitu egin zen.
Udal Gobernuak mahai gainean jarri zuen proposamenaren arabera, BEZaren igoera eta lanetarako materialen kostu igoera dela eta, 474.138 euro gehiago eskatu dituzte Itsas Etxeko lanetarako.
Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak gogoratu zuenez, “obrak hasieran 4.814.305 euro kostatu behar zuen, baina 4.213.471 euroan esleitu zen. Horrelako obra handi batean, gehikuntzak izatea logikoa da. Azken aurrekontua 4.687.609 eurokoa da, beraz, hasieran aurreikusitakoa baino 126.696 euro gutxiago gastatuko ditugu, eta dena gaizki dagoela dirudi”.
Obrak 5.910.398 euro kostatuko du guztira. Udalak 3.184.496 euro jarriko ditu, 2.482.419 Osakidetzak, eta 243.483 Itsasoko Gizarte Institutuak.
Datu gehiagoren bila
Bilduko ordezkari Ibai Labaienek, zenbait gauza ez zituela argi ikusten azaldu zuen. “Gure teknikoekin kontsulta egin dugu, eta kontraesanak eta irregulartasunak ikusten ditugu. Erabaki politiko bat hartzeko datu gehiago behar ditugu”. Asteleheneko udalbatzarra prestatzeko behar zuten dokumentu bat eskatu zuen Bilduk, baina ez zuten jaso.
Kerejetak erantzun egin zion Labaieni: “Gure teknikoen lana dudan jartzea oso larria da”. Bilduko eledunak udal langileen profesionaltasuna ez zutela zalantzan jarri nahia dierazi zuen, “ez jarri gure ahotan guk esan ez ditugunak. Udalera herritarren interesak defendatzera etorri gara, eta horretan jarraituko dugu, eta gaia aztertzen jarraituko dugu, garbi ikusi arte”. Informazio falta salatu zuen Bilduk beste behin, eta PSEko Josu Alvarezek, “oposizioko taldeak erabakiak hartzeko orduan gehiago egotea” eskatu zuen.