Xabier Lekue eta Eneritz Sein, Behobia-Donostian pasaitar azkarrenak
Xabier Lekue trintxerpetarra eta Eneritz Sein sanjuandarra izan ziren atzoko Behobia-Donostia lasterketan Pasaiako korrikalaririk azkarrenak. Sailkapen nagusian 43. izan zen Lekue (bere kategorian zortzigarrena), eta Sein, berriz, bere kategoriako sailkapenean (Emakume Seniorrak) hamabigarrena (atleta guztien artetik 921. postuan iritsi zen). Denera, 121 pasaitar iritsi ziren Bulebarreko helmugara. Ibilbidean zehar, Pasaiako Portua eta Trintxerpe jendez lepo izan ziren korrikalariak animatzen. Ondoko pdfan, pasaitarren sailkapena. Behobia-Donostia 2011, pasaiako sailkapena
Denera, 121 pasaitar iritsi ziren Bulebarreko helmugara. Ibilbidean zehar, Pasaiako Portua eta Trintxerpe jendez lepo izan ziren korrikalariak animatzen. Ondoko pdfan, pasaitarren sailkapena.
Behobia-Donostia 2011, pasaiako sailkapena


