
Behobia-Donostia, Trintxerpetik (Argazkia: Iñaki Berrio)
Claudia Behobide hondarribiarra hirugarrena izan zen emakumeetan, eta Jon Arozena irundarra bosgarrena gizonetan
2011ko Behobia-Donostia lasterketa inoizko onena izan da Oarso Bidasoko atletentzat. Emakumeetan Claudia Behobide hondarribiarra hirugarren izan zen sailkapen nagusian, lehen eta bigarren postuetan sailkatu ziren bi etiopiarrek bakarrik gaindituta. Jon Arozena irundarrak, berriz, sasoi oso onean dagoela erakutsi zuen atzoko lasterketan, eta irteeran ziren ia 20.000 atleten artetik bosgarrena izan zen. Denera, Oarso Bidasoko 1.382 korrikalari iritsi ziren Bulebarreko helmugara. Beheko zerrendan, herriz herriko sailkapenak ikus daitezke. Ondoko honetan, berriz, Oarso Bidasoko sailkapen orokorra:
Behobia-Donostia 2011, Oarso Bidasoko sailkapena