Jon Arozena bosgarrena izan da Behobia-Donostian
Jon Arozena Muñoz irundarra sailkapen nagusiko bosgarren postuan bukatu zuen atzoko Behobia-Donostia lasterketa, 01:03:43 denborarekin. Bere kategorian (Beteranoak Gizonak 1) lehena izan zen irundarra. Emakumeetan, berriz, Ines Muñoz izan zen helmuga...
Jon Arozena Muñoz irundarra sailkapen nagusiko bosgarren postuan bukatu zuen atzoko Behobia-Donostia lasterketa, 01:03:43 denborarekin. Bere kategorian (Beteranoak Gizonak 1) lehena izan zen irundarra. Emakumeetan, berriz, Ines Muñoz izan zen helmuga zeharkatu zuen lehen emakume irundarra: sailkapen nagusian 2.834, izan zen, eta bere kategoriako (Senior Emakumeak) atleten artean, berriz, 46. izan zen.
Denera, 483 irundar iritsi ziren helmugara. Oarso Bidasoko herrien artean partaidetza handiena izan zen irundarrena. Ondoko pdf artxiboan horien guztien berri izateko aukera dago.
Behobia-Donostia 2011, Irungo sailkapena

