Claudia Behobideren balentria Behobia-Donostian
Claudia Behobide hondarribiarra hirugarren izan zen atzo, Emakumeen Mailan, Behobia-Donostian. Tirhas Aunoon eta Hiwet Mehari etiopiarrak bakarrik sailkatu ziren hondarribiarraren aurretik. Atleta guztien artetik 194. izan zen Behobide, baina emakumeen...
Claudia Behobide hondarribiarra hirugarren izan zen atzo, Emakumeen Mailan, Behobia-Donostian. Tirhas Aunoon eta Hiwet Mehari etiopiarrak bakarrik sailkatu ziren hondarribiarraren aurretik. Atleta guztien artetik 194. izan zen Behobide, baina emakumeen artean hirugarrena izateaz gain, bere kategorian (Senior Emakumeak), irabazlea izan zen: 01:14:21ko denbora egin zuen.
Gizonetan, berriz, Gerardo Amunarriz izan zen hondarribiar azkarrena. Sailkapen nagusian 62. postuan iritsi zen helmugara, eta bere kategorian (Senior Gizonak), 44. izan zen. Ondoko sailkapena lasterketa bukatu zuten hondarribiarrena da.Behobia-Donostia 2011, Hondarribiko sailkapena

