Asier Urdanpilleta eta Lurdes Oiartzabal, onenak Behobia-Donostian
Lezoko korrikalarien artetik, Asier Urdanpilleta eta Lurdes Oiartzabal izan ziren azkarrenak, gizonetan eta emakumeetan hurrenez hurren, atzoko Behobia-Donostian. Sailkapen nagusian 110. izan zen Urdanpilleta —bere mailan, Senior Gizonak 76. izan zen...
Lezoko korrikalarien artetik, Asier Urdanpilleta eta Lurdes Oiartzabal izan ziren azkarrenak, gizonetan eta emakumeetan hurrenez hurren, atzoko Behobia-Donostian. Sailkapen nagusian 110. izan zen Urdanpilleta —bere mailan, Senior Gizonak 76. izan zen—, eta Oiartzabal, berriz, 23.000 atleten artetik 842. izan zen, eta bere mailan zehazki (Senior Emakumeak), hamargarrena.
Denera, 72 lezoar iritsi ziren atzo Bulebarreko helmugara. Ondoko pdf artxiboan daude horiek guztiak denboraren arabera sailkatuta.
Behobia-Donostia 2011, Lezoko sailkapena

