Santa Zezilia Eguna ospatuko du Tomas Garbizu Musika Eskolak
Santa Zezilia Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izan arren, musika eskolakoek lehenago egingo dituzte ekitaldiak. Hala, etzirako kantu jira berezia antolatu dute. Horrela, 12:30ean kalez kale ibiliko dira txistulari taldekoak eta musika eskolako akordeoilariak. Musikariek zita egoitzan jarri dute, ordu laurden lehenago. Herri abestiak joko dituzte, denek abesteko modukoak. Musikalean eta banda Hilaren 17an, Musikalean ekitaldiaren txanda izango da. Sutargi abesbatzak eta musika eskolako txistu taldeak hartuko dute bertan. 19:30ean irtengo dira musika eskolatik, kalez kale ibiltzeko, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute. Datorren asteko larunbatean, hilaren 19an, musika eskolaren bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean. Eguerdian izango da emanaldia, 12:30etik aurrera.
Santa Zezilia Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izan arren, musika eskolakoek lehenago egingo dituzte ekitaldiak.
Hala, etzirako kantu jira berezia antolatu dute. Horrela, 12:30ean kalez kale ibiliko dira txistulari taldekoak eta musika eskolako akordeoilariak. Musikariek zita egoitzan jarri dute, ordu laurden lehenago. Herri abestiak joko dituzte, denek abesteko modukoak.
Musikalean eta banda
Hilaren 17an, Musikalean ekitaldiaren txanda izango da. Sutargi abesbatzak eta musika eskolako txistu taldeak hartuko dute bertan. 19:30ean irtengo dira musika eskolatik, kalez kale ibiltzeko, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute. Datorren asteko larunbatean, hilaren 19an, musika eskolaren bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean. Eguerdian izango da emanaldia, 12:30etik aurrera.