Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Parekorik gabeko itsas gizonak

Nazioarteko Bela Federazioaren arabera Iker Martinez Lizardui hondarribiarra eta Xabi Fernandez ibarrarra dira munduko regatista onenak. Herenegun gauean egin zuten Puerto Ricon ISAF Rolex World Sailor of the Year Awards 2011 sarien banaketa ekitaldia, eta bi itsas gizonek itsasoan jaso zuten albistea. World Sailor of the Year sariak urtero ematen dituzte eta, kasu honetan, 2010eko irailaren 1etik eta 2011ko abuztuaren 31 arte gehien nabarmendu diren nabigatzaileak saritu dituzte. Nazioarteko Federazioak gipuzkoarren aldakortasuna nabarmendu du, hainbat mailetan lehiatu baitziren, baita emaitza onak lortu ere. Batetik, Imoca ontzietan, bigarren geratu ziren Barcelona World Race geldialdirik gabeko munduko itzulian; bestetik, urtebetez ontzi arinetan sartu gabe ibili eta gero, 49er Mailako ontzientzako Weymouth-Portland estropadan bigarren postua lortu zuten; eta azkenik, Volvo Open 70 ontzietan munduko itzuliaren prestaketa lanetan jardun ziren. Munduko itzulian sartuta Bi nabigatzaile gipuzkoarrek itsasoan jaso zuten berria. Volvo Ocean Race munduko itzulian parte hartzen ari dira, Telefonica Team ontzian. Lehen etapa egiten ari dira egunotan, Alacant (Herrialde Katalanak) eta Lurmutur Hiriaren (Hegoafrika) artean, eta lider dira, gainera. «Oso pozik gaude, baina pixka bat nekatuta ere. Mediterraneotik ateratzeko egunak gogorrak izaten ari dira», esan zuen Martinez Lizarduik. Bozkak eman dizkietenei eskerrak eman zizkien hondarribiarrak Telefonica Team taldearen webgunearen bitartez. Volvo Ocean Race [...]

admin
Hondarribia
2011/11/09
Fernandez eta Martinez

Fernandezek eta Martinezek itsasoan jaso zuten albistea. |diego fructuoso/telefonica|

Nazioarteko Bela Federazioaren arabera Iker Martinez Lizardui hondarribiarra eta Xabi Fernandez ibarrarra dira munduko regatista onenak. Herenegun gauean egin zuten Puerto Ricon ISAF Rolex World Sailor of the Year Awards 2011 sarien banaketa ekitaldia, eta bi itsas gizonek itsasoan jaso zuten albistea.

World Sailor of the Year sariak urtero ematen dituzte eta, kasu honetan, 2010eko irailaren 1etik eta 2011ko abuztuaren 31 arte gehien nabarmendu diren nabigatzaileak saritu dituzte. Nazioarteko Federazioak gipuzkoarren aldakortasuna nabarmendu du, hainbat mailetan lehiatu baitziren, baita emaitza onak lortu ere.

Batetik, Imoca ontzietan, bigarren geratu ziren Barcelona World Race geldialdirik gabeko munduko itzulian; bestetik, urtebetez ontzi arinetan sartu gabe ibili eta gero, 49er Mailako ontzientzako Weymouth-Portland estropadan bigarren postua lortu zuten; eta azkenik, Volvo Open 70 ontzietan munduko itzuliaren prestaketa lanetan jardun ziren.

Munduko itzulian sartuta
Bi nabigatzaile gipuzkoarrek itsasoan jaso zuten berria. Volvo Ocean Race munduko itzulian parte hartzen ari dira, Telefonica Team ontzian. Lehen etapa egiten ari dira egunotan, Alacant (Herrialde Katalanak) eta Lurmutur Hiriaren (Hegoafrika) artean, eta lider dira, gainera. «Oso pozik gaude, baina pixka bat nekatuta ere. Mediterraneotik ateratzeko egunak gogorrak izaten ari dira», esan zuen Martinez Lizarduik. Bozkak eman dizkietenei eskerrak eman zizkien hondarribiarrak Telefonica Team taldearen webgunearen bitartez.

Volvo Ocean Race egutegiko estropadarik sonatuena eta kirol lehia gogorrenetakoa da, hiru urtean behin egiten dutena. Volvo Open 70 motako ontziek parte hartzen dute, bakoitza hamar laguneko tripulazioarekin (Telefonica ontzian Martinez patroia da, eta Fernandez trimmer-a).

2011-2012 ekitaldia igandean hasi zen Alacanten, eta Galwayko portuan (Irlanda) amaituko da, bederatzi etapen ondoren. Etapetako abiapuntu eta helmuga diren portuetan, gainera, kostako estropadak egin beharko dituzte belaontziek. Hamar etapetan egindako denboren batuketatik irtengo da 2011ko Volvo Ocean Raceko txapelduna.

Palmares zabala
Bikote gipuzkoarraren domina bilduma parerik gabekoa da 49er Mailako ontzi arinetan: 2004an urrezko domina lortu zuten Atenasko Olinpiar Jokoetan, eta 2008an zilarrezkoa Pekinen; 2002an, 2004an eta 2010ean munduko txapeldunak izan ziren, eta Europakoak 2002an, 2007an eta 2008an. Ez dago argi 2012ko jokoetan parte hartuko duten. Uko egin zioten, munduko itzulia behar bezala prestatzeko, eta Espainiako Federazioaren esku utzi zuten, estropada amaituta, Londreserako beren izena edo beste bikote batena emateko erabakia.

Itsas ontzi handiekin Martinez Lizarduik eta Fernandezek eskarmentu txikiagoa dute; duela bi urte igo ziren lehen aldiz Imoca Open 80 ontzi batera eta Barcelona World Race estropadan bigarren postua eskuratu zuten. Taldekako ontzietan hirugarren Volvo Ocean Racean parte hartzen ari dira, baina lehen aldia da Martinezek lemaren ardura duela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.