Neska futbolariak protagonista, irratian
Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan neska futbolariak izango dira protagonista gaur. FM107an, 13:15etik aurrera, Garbiñe Etxeberriarekin, Maitane Toledorekin eta Patri Espinarrekin hitz egingo du Joxe Migel Lopez esatariak. Etxeberria, Realeko nesk...
Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan neska futbolariak izango dira protagonista gaur. FM107an, 13:15etik aurrera, Garbiñe Etxeberriarekin, Maitane Toledorekin eta Patri Espinarrekin hitz egingo du Joxe Migel Lopez esatariak. Etxeberria, Realeko nesken koordinatzailea da, eta Toledo eta Espinar, Oiartzungo Kirol Elkarteko nesken taldeko jokalariak dira. 20:30ean errepikatuko dute saioa.