Mikel Jimeno da Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea
Mikel Jimenorena izan da parte hartu duten 20.000 txartelen artean, Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea. Harekin batera, Javier Garcia Manuel tabernako jabeak ere saria jaso du. Jimenok bi lagunentzako otordua irabazi du Oiartzungo Zuberoa jatetxean, k...
Mikel Jimenorena izan da parte hartu duten 20.000 txartelen artean, Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea. Harekin batera, Javier Garcia Manuel tabernako jabeak ere saria jaso du.
Jimenok bi lagunentzako otordua irabazi du Oiartzungo Zuberoa jatetxean, kontsumizioa euskaraz eskatzeagatik. Saria banatu duen tabernaren jabeak ere otordua eskuratu du, Trintxerpeko Izkiña jatetxean.
31 taberna eta jatetxe guztira
Zeateakoizut? kanpaina Errenteriako Udaleko Euskara Departamentuak eta Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatu dute, Euskara Oarsoaldeko Komertziora egitasmoaren barruan.
Kanpaina horretan parte hartu duten taberna eta jatetxeetan zozketan parte hartzeko txartela banatzen zieten kontsumizioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei. Behin txartela beteta, horiek jasotzeko buzoietan sartu behar zituzten bezeroek.
Emaitzarekin pozik
Irune Balentziaga Euskara zinegotziak positiboki baloratu du kanpaina, eta pozik azaldu da jasotako erantzunarekin, izan ere 20.000 txartel jaso dituzte kanpainan parte hartu duten Errenteria-Oreretako 31 taberna eta jatetxeen artean.