Krisiaren irteera baino, krisi handiago baten hasiera ikusten du LAB sindikatuak
Atzo eguerdian, Ramon Vizcaino enpresan, Oarso Bidasoan krisiak eragin dituen ondorioak ezagutarazi zituen LABek. “Krisitik ateratzear baino, krisi handiago baten atarian gaude”, iragarri zuen Zorion Ortigosa ordezkariak, sindikatuaren izenean. LABeko kideek nahita aukeratu zuten enpresaren kanpoaldea agerraldirako, “enpresa hau baita gertatzen ari denaren adibide garbienetakoa”. Eta egoeraren irakurketa egin zuten. Orain arte iragarritakoak asmatu dituztela gogorarazi zuen Ortigosak, lehenengo: “Krisia langileok jasan beharko genuela salatu genuen, gure eskubideak murriztuko zituztela, krisiaren arduradunetaz ahaztuko zirela, eta eredu kapitalistan sakonduko zutela; denborak, tamalez, arrazoia eman digu”. Espainiako Gobernuak hartu dituen «neurri atzerakoiak» kritikatu zituen Ortigosak, gero: “Lan erreforma, pentsioen erreforma, murrizketak… Hori bai, krisiaren erantzule izan diren eraikuntzako enpresei eta bankuei diru publikoa oparitzen diete bitartean hartu dituzte neurri horiek. Eta AHT Abiadura Handiko Trenean, Pasaiako Portuan… ez dituzte murrizketak aplikatzen”. Eta datu bat nabarmendu zuen: “Lan erreforma martxan dagoenetik, 500 langabe gehiago daude Oarso Bidasoan”. Kanpaina lantokiz lantoki Neurri horiek aplikatzeko gezurrak erabiltzen dituztela salatu zuen Ortigosak, azkenik. Horren harira, Aski da! Gezurretan ari zarete! kanpaina aurkeztu zuten atzo LABeko kideek. Egoeraz egiten duten irakurketa lantokiz lantoki zabalduko dute kanpainarekin: “Krisiaren arduradunen azken helburua urteetan langileok eskuratutako eskubideak lapurtzea da, gezurren bidez. Langileok eraso horiei aurre egin behar diegu lantokiz lantoki. [...]
Atzo eguerdian, Ramon Vizcaino enpresan, Oarso Bidasoan krisiak eragin dituen ondorioak ezagutarazi zituen LABek. “Krisitik ateratzear baino, krisi handiago baten atarian gaude”, iragarri zuen Zorion Ortigosa ordezkariak, sindikatuaren izenean.

LABeko kideek nahita aukeratu zuten enpresaren kanpoaldea agerraldirako, “enpresa hau baita gertatzen ari denaren adibide garbienetakoa”. Eta egoeraren irakurketa egin zuten.
Orain arte iragarritakoak asmatu dituztela gogorarazi zuen Ortigosak, lehenengo: “Krisia langileok jasan beharko genuela salatu genuen, gure eskubideak murriztuko zituztela, krisiaren arduradunetaz ahaztuko zirela, eta eredu kapitalistan sakonduko zutela; denborak, tamalez, arrazoia eman digu”.
Espainiako Gobernuak hartu dituen «neurri atzerakoiak» kritikatu zituen Ortigosak, gero: “Lan erreforma, pentsioen erreforma, murrizketak… Hori bai, krisiaren erantzule izan diren eraikuntzako enpresei eta bankuei diru publikoa oparitzen diete bitartean hartu dituzte neurri horiek. Eta AHT Abiadura Handiko Trenean, Pasaiako Portuan… ez dituzte murrizketak aplikatzen”. Eta datu bat nabarmendu zuen: “Lan erreforma martxan dagoenetik, 500 langabe gehiago daude Oarso Bidasoan”.
Kanpaina lantokiz lantoki
Neurri horiek aplikatzeko gezurrak erabiltzen dituztela salatu zuen Ortigosak, azkenik. Horren harira, Aski da! Gezurretan ari zarete! kanpaina aurkeztu zuten atzo LABeko kideek.
Egoeraz egiten duten irakurketa lantokiz lantoki zabalduko dute kanpainarekin: “Krisiaren arduradunen azken helburua urteetan langileok eskuratutako eskubideak lapurtzea da, gezurren bidez. Langileok eraso horiei aurre egin behar diegu lantokiz lantoki. Langileok gure interesak defendatu behar ditugu, burujabetza behar dugu, lan harremanetarako esparrua eta eredu sozioekonomikoa erabakitzeko aukera”.
Zenbakia:
50 langabe gutxiago urrian. Bidasoa Bizirik-ek, Lanbideren datuetan oinarrituta, jakinarazi du irailaren azken egunean baino 50 langabe gutxiago zeudela urriaren 31n Oarso Bidasoan.
Agerraldiaren bideoa hemen ikus dezakezue.


