‘Hemen da kabareta’, Orratx! antzerki taldearen proposamena, asteburuan
Kabareta ekarriko du Orratx! antzerki taldeak, datorren asteburuan, Lezora. Hala ere, antzerki taldearen obrak ez du “glamourdun” kabareta oinarri, gainbehera doan konpainia batena baizik: “Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urratutako lumak, oinetako zaharrak…”. Hala, Hemen da kabareta obran, konpainiaren zuzendariak ahalbidetzen du egoera horrelakoa izatea. Izan ere, pertsonen sentimenduen eta ikuskizunaren beraren gainetik dirua du helburu. Orratx! taldeak dantza, kantak, musika ikuskizunak, umorea eta dibertimendua eramango ditu Gezalako taula gainera. Saio bikoitza egingo dute. Lehenengoa etzi izango da, 22:30ean. Bigarrena, berriz, larunbatean, 19:00etatik aurrera. Txartelak bost euroko prezioa du. Sei hilabete prestatzen Orratx! antzerki taldeak urtean behin antzezlan bat lantzen du. Hemen da kabareta obra prestatzeko sei hilabete inguru daramatzate. Iaz Gatazka hasi da obra landu zuten Orratxekoek. Lierni Fresnedo aktorearen zuzendaritzapean ari dira lanean, eta azken txanpa gogor prestatzen ari dira. Antzerkiaren testua egiten antzerki taldekoak eurak izan dira, eta Begoña Amonarriz aritu da egokitze lanetan. Aktoreak honako hauek dira: Gurutze Etxabe, Patxi Larrea, Jose Mari Gurrutxaga, Xabin Larrea, Mertxe Larrea, Edurne Agirrezabala, Leire Agirre eta Begoña Azpiazu. Argiaren eta soinuaren ardura Txema Riberak hartuko du, eta Joxean Intziartek, berriz, eszenografiarena. Iratz Intziarte oiartzuarrak egin du kartela.
Kabareta ekarriko du Orratx! antzerki taldeak, datorren asteburuan, Lezora. Hala ere, antzerki taldearen obrak ez du “glamourdun” kabareta oinarri, gainbehera doan konpainia batena baizik: “Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urratutako lumak, oinetako zaharrak…”. Hala, Hemen da kabareta obran, konpainiaren zuzendariak ahalbidetzen du egoera horrelakoa izatea. Izan ere, pertsonen sentimenduen eta ikuskizunaren beraren gainetik dirua du helburu.
Orratx! taldeak dantza, kantak, musika ikuskizunak, umorea eta dibertimendua eramango ditu Gezalako taula gainera. Saio bikoitza egingo dute. Lehenengoa etzi izango da, 22:30ean. Bigarrena, berriz, larunbatean, 19:00etatik aurrera. Txartelak bost euroko prezioa du.
Sei hilabete prestatzen
Orratx! antzerki taldeak urtean behin antzezlan bat lantzen du. Hemen da kabareta obra prestatzeko sei hilabete inguru daramatzate. Iaz Gatazka hasi da obra landu zuten Orratxekoek. Lierni Fresnedo aktorearen zuzendaritzapean ari dira lanean, eta azken txanpa gogor prestatzen ari dira.
Antzerkiaren testua egiten antzerki taldekoak eurak izan dira, eta Begoña Amonarriz aritu da egokitze lanetan. Aktoreak honako hauek dira: Gurutze Etxabe, Patxi Larrea, Jose Mari Gurrutxaga, Xabin Larrea, Mertxe Larrea, Edurne Agirrezabala, Leire Agirre eta Begoña Azpiazu.
Argiaren eta soinuaren ardura Txema Riberak hartuko du, eta Joxean Intziartek, berriz, eszenografiarena. Iratz Intziarte oiartzuarrak egin du kartela.