Arantzazura joango dira erretiratuak hilaren 16an
Arantzazura irteera antolatu du Gazte Izanak elkarteak hilaren 16rako. 09:00etan aterako dira ikastolako aparkalekutik. Aurretik, beste bi autobus pasatuko dira Ugaldetxotik, eta Iturriotz eta Altzibartik, gainontzeko auzoetako erretiratuak jasotzera. ...
Arantzazura irteera antolatu du Gazte Izanak elkarteak hilaren 16rako.
09:00etan aterako dira ikastolako aparkalekutik. Aurretik, beste bi autobus pasatuko dira Ugaldetxotik, eta Iturriotz eta Altzibartik, gainontzeko auzoetako erretiratuak jasotzera. Denak, ikastolan elkartuko dira.
Arantzazu bisitatuko dute, eta gero, Usurbilgo Aginaga sagardotegian bazkalduko dute.
Bazkideek 30 euro ordainduko dute bidaia; bazkide babesleek 31 eta bazkide ez direnek 32. Bihar da izena emateko azkeneko eguna.
Interesa dutenek 11:00etatik 12:30era pasatu behar dute Gazte Izanak elkartetik.