Javier Jacinto musikagileak ‘Exodus’ lana estreinatuko du igandean
Javier Jacinto musikagile pasaitarraren Exodus lana estreinatuko dute igandean Madrilen, Musika Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Orkestrarako lana da, soka musika tresnentzako sortua. SIC orkestrak interpretatuko du Jacintoren lana, Sebastian Mariner...
Javier Jacinto musikagile pasaitarraren Exodus lana estreinatuko dute igandean Madrilen, Musika Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Orkestrarako lana da, soka musika tresnentzako sortua. SIC orkestrak interpretatuko du Jacintoren lana, Sebastian Marineren zuzendaritzapean, Madrilgo Canal Antzokian. Sefardi herrien omenez sortu du Exodus lana Jacintok.
Horrez gain, Jacintoren Danza de la Pampa lana Argentinan estreinatuko dute, bihar (urriak 1) Nelida Sanchez pianistak interpretatuta.
200dik gora lan sortu ditu Jacintok, eta bost kontinentetan estreinatu dira bere lanak. Bi opera, sinfonia bat, orkestrako lan ugari, bakarlarientzako piezak, … horiek eta beste asko sortu ditu musikagile pasaitarrak.